Laboral
Maiatzaren Lehena, bizitza eta lana uztartu nahi dituen borroka

Amerikako Estatu Batuetako hainbat langile erakundek Maiatzaren Lehenean aldarrikapen eguna egitea adostu zuten 1886an, eta mobilizazio nagusia Chicago hirian egin zen. Chicagoko Sarraskia deitu izan zena. Borroka egun honen jaiotzatik Maiatzaren Lehenak izan duen bilakaera eta gaurkotasuna aztertuz, langile mugimenduaren erronkak aldarrikatzeko egun aproposa da.

Manifestación Madrid 8M 2018 CNT
Manifestación celebrada en Madrid durante la huelga general feminista del 8M del pasado 2018

LANAREN EKONOMIA : BILBOHIRIA, HORDAGO ETA ARGIA ELKARLANEAN. Lotura hemen


Audio Player

Aldarrikapen data honen jaiotza

Kapitalismoaren hastapenetan, lan jardunaldia murrizteko borroka jaio zen. Lan gatazka askok egin ziren lanaldi luzapenen aurka; adibidez, 1786an Londresko enkuadernatzaileek egunean gehienez 11 ordu lan egiteko greba egin zuten. Antzeko kasuak ezagunak dira Europan zehar. XIX. mendean indar nabarmena hartu zuten aldarrikapen horiek. Robert Owenek 8 orduko lan jardunaldia ezarri eta aldarrikatu zuen 1817. urtean. Industrializazioaren bihotzean, Britainia Handian, haurren eta emakumeen lan jardunaldia murrizteko ahaleginak oso indartsuak izan ziren: egunean 12, 13, 14 ordu lan egitea ohikoa zenez, langileek hainbat araudi eta erregulazio bultzatu zuten. 8 orduko lan jardunaldiaren aldeko mobilizazioek egun zehatz bateko greba orokorrarekin lotura zuzena izan zuten garai horretan. Gainera, XIX. mendeko matxinada eta iraultzen eskakizunen artean aldarrikapen hori aurki dezakegu.

Langileen Nazioarteko Erakundeak (Lehenengo Internazionalak) 8 orduko lan jardunaldia ere aldarrikatu zuen; horren eragin zuzena sindikatuetan nabaritu zen, nazioarte mailako helburu bateratu bat ezarri baitzuen. Horrela, 1886an, Amerikako Estatu Batuetako hainbat langile erakundek Maiatzaren Lehenean aldarrikapen eguna egitea adostu zuten, eta mobilizazio nagusia Chicago hirian egin zen. Kontsigna bakarra zen:

"Hemendik aurrera, langile bakar batek ere ez du zortzi ordu baino gehiago lan egingo!Zortzi lan orduAtsedena hartzeko zortzi orduHezkuntzarako zortzi ordu

5.000 greba egin ziren, eta herrialde mailan izugarria izan zen mobilizazioa. Hala ere, Estatuak poliziari tirokatzeko agindua eman zion; Chicagoko Sarraskia deitu izan zena. Agintariek anarkistak horren erantzule egin zituzten, eta atxilotuen artean George Engel, Adolf Fischer, Albert Parsons, August Spies eta Louis Ling anarkistak kondenatu eta hil egin zituzten.

Elkartasuna mundu osoan zabaldu zen, eta, aldarrikapenari loturik, Maiatzaren Lehenean mobilizazioak orokortu egin ziren. 1889an Bigarren Internazionalak nazioarteko aldarrikapen eguna izatea onartu eta sustatu zuen. Helburua zen urtero, data finko batean, herrialde guztietako langileek manifestazioa egitea, botere publikoak beldurtu eta 8 orduko lan jardunaldia arau zezaten. Munduko sindikatu gehienek data bereganatu zuten, eta horrela jaio zen Maiatzaren Lehenaren aldarrikapen eguna.

Borroka eta greba

Borroka egun honen jaiotzatik beretik, bat izan dira Maiatzaren Lehena eta lan gatazka. 1890. urtean, nazioarteko aldarrikapen eguna martxan jarri zen momentu berean, manifestazioa egin zen Bilbon, eta egun batzuk geroago, meatzariek greba egin zuten, lankide batzuk manifestazioan parte hartzeagatik kaleratuak izan baitziren. Irabazi egin zuten.

1919an Bartzelonan La Canadienseko langileek greba hasi zuten, lankide batzuk kaleratuak izan zirelako. CNTk gidatuta, kaleratze batzuen aurkako greba gisa jaiotako gatazka 8 orduko lanaldiaren aldeko borroka bilakatu zen, eta elkartasun grebek Bartzelona osoa gelditu zuten. Garaiko gobernuak 8 orduko lan jardunaldia legez ezarri zuen, Europan lehen aldiz. Hala ere, nahiz eta lanaldi murrizketa hori legez ezarri, Maiatzaren Lehena lan eguna zen. Hori bai, grebaz eta mobilizazioz betetako lan eguna.

Beste data garrantzitsua 1947 da; frankismoaren garairik ilunena. Lan eta bizi baldintzak oso txarrak ziren; grebak eta sindikatuak ez ziren legezkoak; mobilizazioak, pentsaezinak. Hala ere, CNT, ELA eta UGT sindikatuek, klandestinitatean, Maiatzaren Lehenean greba egitea bultzatu zuten, Euskal Herrian. Testuinguru latz horretan, hainbat eguneko greba egin zen, bizi baldintza duinak exigituz. Errepresioa itzela izan zen: kaleratzeak eta kartzela zigorrak. Baina azkenean, zigorrak indargetu ziren eta Maiatzaren Lehena jai eguna izatea lortu zuten; hori bai, San José Obrero gisa.

"1890. urtean, Maiatzaren Lehena martxan jarri zen momentu berean, manifestazioa egin zen Bilbon, eta meatzariek greba egin eta irabazi zuten

Gaur egungo egoera, bestelakoa

Bestelakoa da egun garrantzitsu honen gaur egungo irudia. Asteburutik hurbil bada, zubia da planik jarraituena, borroka baino. Eguraldiak ere eragin dezake: bai euria bai eguzkia eta beroa egiten badu, indarra galdu ohi du. Langileen arazoek hor jarraitzen dute, baina. Are gehiago: azken mende honetan egoera okertu egin da.
Klase kontzeptua hustu egin dute, klase dominatzaileen mesedetan. Owen Jonesek Chavs liburuan oso argi azaldu zuen Ingalaterrako kasua: langile klase kontzientzia handiko herria izanik, prozesu luze baten ondorioz langileek ez dute beren burua klase sozial horretan kokatu nahi, klase ertainean baizik. Gure herrian antzeko prozesua jasan dugu.

Horrez gain, langile klasearen kontzeptua industriarekin lotu izan da; gizon irudi batekin; lan-jantzi urdin batekin. Langile askok ez dute gainbeheran dagoen irudi horrekin beren burua identifikatzen, logikoa denez.

Langileen erronka nagusiak

Euskal gizartearen gehiengoa soldatapekoa da; langile klasea da nagusi, zentzu zabal batean eta irudi estereotipatuetatik at ulertzen badugu. Beraz, lan arloan ematen ari diren aldaketak eragin izugarria izaten ari dira langileon bizitzan.

Lana eta bizitza bateragarri egitea da egungo erronka nagusia, hainbat alor tartean sartzen dituelako. Gero eta ohikoago bilakatzen ari dira hilabetea bukatzea ahalbidetzen ez duten enpleguak, dela prekarietatearengatik eta soldata baxuengatik, dela nahitaezko enplegu partzialak hartzera behartzen gaituztelako. Enpresek lan kontratua (nahiz eta iraupen mugagabekoa izan) geroz eta errazago hautsi dezakete, eta horrek langileen ahultasuna handitu egin du. Lanaldiaren murrizketa, soldata mantenduz, beste erronka handi bat da. Arazoa da azken hamar urteetan soldatak murriztu egin direla; lan jardunaldiak, aldiz, zenbaitetan gutxitu (enpresen onerako) eta bestetan handitu, sarritan aparteko lan orduak ordaindu gabe.

Beste alde batetik lan harremanen eredu zahar-berriak ditugu, autonomo faltsuen aurkako borrokan ondo ikusi den bezala: zenbait enpresek enplegua antzinako zeozer bezala aurkezten dute, ekintzaileen kultura indibiduala eta kapitalista sustatuz. Baina datuek diote geroz eta enpresari gutxiago daudela, eta soldatapeko gehiago, azken finean kapitalista izateko kapitala eta produkzio bideak behar baitira. Eraso ideologiko bat ikusten dugu horren atzean : zapaltzaileen ideologia langileengan barneratzeko ahalegina.

Beste azterketa batzuk izango lirateke genero analisia eta gazteriaren nahiz migratzaileen egoera aztertzea. Hemen feminismoak argi utzi du zeintzuk diren emakume langileen erronkak, martxoaren 8an adierazi bezala. Eta ezin ahaztu datorren kolapso ekologikoa, langileen bizi baldintzetan eragin larria izango duena.
Arazo horiei aurre egiteko, ezinbestekoa da langileok zer garen ulertzea, hots, klase kontzientzia berreskuratzea, feminismoa, ekologismoa, eta ezinbestekoak diren elementuak barneratuz. Azken finean, munduak ezin du lanik gabe ezta zaintzarik gabe funtzionatu. Langileek daukaten boterea ezagutu eta erabili beharra dago. Langileen arteko elkartasuna eta elkar laguntza beharrezkoak dira edozein gatazka gainditzeko : adibidez, enpresa edo lantoki berean lan egiten duten prekarioek eta lan baldintza onak dituztenek batera borrokatzea, egoera ona dutenek ahulak babestuz; edo martxan dagoen gatazka batekin elkartasuna adieraztea, lagunduz edo elkartasun gatazka bat hasiz. Noski, agerikoa da bai egungo kultura kapitalistak, komunikabideek, Administrazioak... hori oztopatzen dutela (salbuespenak salbuespen), ideia kontsumista eta indibidualistak sustatuz.

Beraz, klase erakundeak sustatzea da beste erronkarik handiena, lan arlo antolatua beharrezkoa baita. Kasu honetan, sindikatuak dira erakunderik garrantzitsuenak. Arazoa da klase gatazka honetan, orokorrean indarra galdu dutela. 1978tik aurrera ezarri zen eredu sindikalak hori bilatzen zuen, hein handi batean. Hauteskunde sindikalen ereduak ez du langileen parte hartzea sustatzen, arazoen eta erabakien delegazioa baizik. Horren ondorioz, zailagoa da langileak mobilizatzea edo sindikatu batean parte hartzea, lau urtean behin bozkatuz langileek beren lana egiten omen baitute. Azken finean, sindikatuen indarra afiliazioan eta parte hartzean oinarritzen da, eta hauteskunde sindikalen eredua horren aurka doa.

Klase harrotasuna galdu al da? Hainbeste urtetan eraso askotarikoak izan dira harrotasun horren aurka : kapitalaren aldetik etorri dira erasook, baina ezkerra erantzulea da ere: lan erreforma gogorrenek sozialista abizena zuten, elite sindikalek langileen aurkako hamaika neurri eta traizio egin dituztelako. Langile klasearen harrotasun klasikoa galdu da, eta egungo gakoa da zentzu zabal batean harrotasun hori berrinterpretatzea, kanpoan utzita zeuden elementuak barneratuz. Bide horretan goaz, poliki poliki.

Maiatzaren Lehena indartuz

Borroka egun bat jai egun bilakatzen denean, indarra gal dezake, eta, gertatu den moduan, “maiatzeko zubia” bilakatu, esanahi berri batekin. Borroka egun bat izan al daiteke berriro?

Maiatzaren Lehenari zentzu berri-zaharra ematea beharrezkoa da data garrantzitsua izaten jarrai dezan, manifestazio folklorikoen gainetik. Berreskuratzea haren jatorrizko esanahia, bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioak (eta ez prozesioak), gobernu eta patronalei beldurra sartzeko asmoz. Gatazka bistaratu behar da.
Ezinbestekoa da beste borroka batzuekin lotzea: gazteen, migratzaileen, emakumeen... borrokak, langile klase diren kolektiboen borrokak. Gazteak etorkizuneko lan merkatua gaur egun pairatzen ari dira, prekarietate basatia, eta argi dago enplegu batekin ezinezkoa dela bizitza duin bat izatea. Migratzaileak izan ziren bertako langile mugimendua eraberritu zutenak, sarritan enplegurik okerrenekin. Emakumeen borrokak argi uzten du emakume eta langile izateak esplotazio bikoitza dakarrela, eta langile klasean ematen den esplotazio patriarkala ikusarazten du. Eta beste kolektiboen borrokak ere barneratu behar ditugu (pentsiodunena, adibidez), Maiatzaren Lehena guztion eguna baita.

"Ezinbestekoa da Maiatzaren Lehena beste borroka batzuekin lotzea: gazteen, migratzaileen, emakumeen... borrokak, langile klase diren kolektiboen borrokak

Hori lortzeko lan luzea dago egiteke, baina, aldi berean, posible da. Bilbon, Maiatzak Bat Egin edo Eragin kolektiboak horretan dabiltza, baita zenbait sindikatu ere. Lehenengo pausua auzokide eta lankideekin guztioi eragiten diguten arazoei buruz hitz egitea izan beharko da, arazo horiek langile garen heinean sufritzen baititugu. Eta hortik aurrera, poliki poliki, kontzientzia eraiki. Langileok mundua aldatu dezakegula sinistu.

SINDIKALAGENDA

Maiatzak 3, barikua

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako Garbialdiko langileek grebarekin jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
• Gipuzkoako nagusien egoitzetan 27 greba eguneko azken deialdia egiten ari da (ELA).
• CCOO-k elkarretaratzea egingo du 11:30etan Arrasaten, Herriko Plazan. Iturbide Egoitzak Langile Komisioetako 5 ordezkarien aurka salaketa penala jarri du, eta sindikatuak askatasun sindikala defendatzeko egingo du ekintza hau.
• Loiuko Aireportuko pasabidetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 17tik. Aireportuko zuzendaria salatu dute, greba eskubidea oztopatu duelako.
• Emaginaren Nazioarteko Egunaren harira (maiatzaren 5ean), Euskadiko Emaginen Elkartearekin batera SATSE-k jarduera batzuk antolatu ditu Bilbon, emaginen lana ikusarazteko eta profesional gehiago behar direla aldarrikatzeko. Bilboko Moyua plazan izango da, 16:30 eta 19:30 artean.
• Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 29tik. Eulen enpresak kudeatutako zerbitzuan soldata arrakala %80koa da, kale garbiketan dauden gizonen aldean. ELA-k lan baldintzak parekatzea eskatzen du.
• Berri on bat : Eibarko Proba Bankuko langileek 36 eguneko greba mugagabea egin ondoren, kaleratutako bi langileak lanera bueltatu dira (ELA).
• Tabakalera-ko langile bitartekariek greban jarraitzen dute.
• Ingemarreko langileak (Usurbil), greba mugagabean daude erregulazio espedientearen aurka. Azken berrien arabera, enpresa itxi egingo dute.
• Tolosaldea Buseko langileek greba mugagabea atzeratu dute, ELA-ko bi ordezkari kaleratu dituztelako.

Maiatzak 5, domeka
• Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada egingo da Durangon, eguerdiko 12etan, Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatuta.

Maiatzak 6, astelehena
• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
• Greba Gasteizko autobus zerbitzuan, TUVISAn, maiatzaren 6an eta 13an, eta mugagabea 17tik aurrera. Langileen eskakizunak : behin behineko langileen kopurua murrizteko EPE bat egitea, aurretiko erretiroak hartzeko baldintzak hobetzea, linea batzuen maiztasuna handitzea eta gidarientzat linea bukaeretan bainu publikoak jartzea.

Maiatzak 8, eguaztena
• Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren harira (maiatzaren 12an), SATSE-k hainbat ekitaldi antolatu ditu astean zehar. Maiatzaren 8an Vera Urtxintxa erizaina Gurutzetako Ospitalera hurreratuko da, eta maiatzaren 10ean Basurtun, Donostian eta Txagorritxun izango da. Maiatzaren 10ean sinaduren bilketarako mahai bat jarriko dute Donostian, profesional bakoitzeko gehienezko paziente kopurua arautuko duen legea eskatzeko. Egun berean, prentsaurrekoa antolatu dute Bilbon, informazio eta kontzientziazio kanpaina aurkezteko: “Erizaintza, Osasun Sistemaren giltzarria”.

Maiatzak 13, astelehena
• ELA, LAB, UGT eta LSB-USO sindikatuak zazpi greba egiten ari dira Bizkaiko etxez etxeko laguntzan. Hurrengo datak maiatzaren 13tik 17ra izango dira. 1.500 langile baino gehiago du sektore honek, eta 8.000 menpeko pertsona artatzen ditu zerbitzuak.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Deportes
Liga F Nuevo convenio para las futbolistas: escuelas infantiles, ayudas al estudio o subida salarial
Hace firme los aumentos salariales del acuerdo de salida de huelga de 2023 e incluye todos los puntos que quedaron pendientes entonces. Dos de los sindicatos del banco social se descuelgan de la firma por considerar insuficiente el convenio.
Comunidad de Madrid
Trabajadoras precarias Las cuidadoras de Madrid, en huelga indefinida: “No pararemos hasta conseguir la subida salarial"
Las trabajadoras de los servicios de atención a la dependencia están en huelga porque la Comunidad y el Ayuntamiento de Madrid se niegan a hacer efectiva una subida salarial pactada entre sindicatos y empresas: “¿Nadie cuida a las cuidadoras?”
Bilbao
En el estacionamiento regulado Los trabajadores de Correos reciben multas del Ayuntamiento de Bilbao “por falta de medios”
La empresa no facilita a las personas trabajadoras la app OTA Bilbao, requerida por el Ayuntamiento para aparcar en estacionamientos regulados. Esto expone a la plantilla a sanciones y varias personas trabajadoras han sido multadas
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Laboral
Laboral Investigada unha rede empresarial que explotaba a 82 migrantes nunha granxa de Lugo
Polo de agora, tres persoas responsables da granxa de Begonte centran as investigacións da Garda Civil. As 82 persoas explotadas vivían nun hotel de Ordes (A Coruña) que non tiña sequera licencia de hostalaría.
Galicia
Galicia ¿Quién es quién en Greenalia? La empresa que quiere otra celulosa en Galicia y arrasa olivares en Andalucía
Los tentáculos del entramado empresarial tras esta corporación tocan a gran parte de la oligarquía gallega. Desde medios de comunicación como 'La Voz de Galicia' hasta equipos de fútbol como el Deportivo o entidades financieras como Abanca.
Salario mínimo
Pacto bipartito Trabajo y sindicatos acuerdan la subida del salario mínimo en 50 euros sin el apoyo de la patronal
Díaz anuncia un acuerdo con los sindicatos que llevará al Congreso de Ministros de forma “inminente” la propuesta del Ministerio de Trabajo. Los sindicatos proponían una subida de 66 euros y la patronal, de 34 euros.
Hidrógeno
Descarbonización Los planes de expansión del hidrógeno en Europa chocan con la falta de energía verde para producirlo
La escasez de hidrógeno producido con renovables y el exiguo desarrollo del aluvión de proyectos anunciados ponen en entredicho la estrategia de descarbonización en Europa, según un informe de Global Energy Monitor.
Madrid
Justicia El fiscal general del Estado, en el alambre, declara como investigado ante el Supremo
Álvaro García Ortiz acude al alto tribunal a explicar su versión de las filtraciones denunciadas por el entorno de la pareja de Isabel Díaz Ayuso. Es la primera vez que un fiscal de su categoría declara como investigado.

Últimas

Dana
Tres meses de la dana “Aquí no llovió casi nada”
VV.AA.
Un vecino de Benetússer explica cómo la riada arrasó y cambió para siempre las vidas de miles de personas.
Opinión
Opinión Monetizadores de la estupidez
Ser un chalado anticiencia puede llevar a pasearte por radios, televisiones y streamings porque eres rentable para gente sin un mínimo de ética periodística.
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez resucita el decreto ómnibus con más ayudas a los propietarios
El Gobierno anuncia un acuerdo con Junts para reflotar el decreto que permite revalorizar las pensiones con nuevos avales estatales para caseros. El presidente se compromete a convocar una moción de confianza.
Más noticias
Crímenes del franquismo
Víctimas de la dictadura Admitida a trámite otra querella por los crímenes del franquismo en Madrid
Carlos Serrano Suarez denuncia que fue sometido a torturas por parte de cinco policías de la Brigada Político Social. El juzgado número 41 ha decidido abrir el caso, algo que desde CEAQUA califican como “excepcional”.
Galicia
Galicia La Xunta maniobra para ampliar la balsa de lodos rojos de Alcoa pese a los riesgos medioambientales
La conselleira de Economía e Industria, María Jesús Lorenzana, garantizó al comité de empresa de la planta de Alcoa en San Cibrao, situada en Cervo (Lugo), que ampliará su capacidad a pesar del riesgo medioambiental.
Madres protectoras
Justicia Colectivos feministas piden medidas para asegurar un juicio justo a una madre protectora acusada de secuestro
Las organizaciones piden que se tome en consideración la denuncia por abusos sexuales contra el progenitor, los intentos de la mujer por buscar medidas de protección en España y el arrancamiento de su hija.
Música
Música Apoteòsic Muguruza
Barcelona, Palau Sant Jordi. 24 de enero de 2025.

Recomendadas

Medio rural
Reportaxe As mulleres rurais soñan con deixar de ser heroínas
A falta de servizos básicos no rural é a primeira pedra no camiño de quen quere vivir e desenvolver os seus proxectos fóra da cidade. Aínda así, o rural galego atópase á cabeza en canto a titularidade feminina respecto á media do Estado español.
Literatura
Letras Galegas Da Sección Feminina do franquismo ao Cancioneiro Popular Galego: o pobo é quen canta e baila
As cantareiras protagonizarán o Día das Letras Galegas de 2025. Beatriz Busto e Richi Casás fálannos delas, de Dorothé Schubarth, do Cancioneiro Popular Galego e da dificultade de acceder aos arquivos sonoros que conservan as súas voces.
Jaén
Andalucía Lopera no quiere que Greenalia especule con sus olivos
Decenas de pequeños olivareros de la Campiña Norte de Jaén podrían perder sus terrenos en beneficio de una empresa que quiere talar los árboles para instalar siete parques fotovoltaicos.