We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Opinión
Zergatik sorgin-ehiza?
Milaka emakume erail bazituzten Inkisizioak zein estatuek, XVI. mendearen inguruan, gure herrietan edo hirietan ez dago emakume horien memoriaren arrastorik, eta sorginen memoriaren lekua topatzen dugunean beti bortizkeria eragin zutenen ahotsa entzuten da, inoiz ez emakumeena
Duela hainbat mende Europan hasi eta mundu guztira garatu zen sorgin-ehiza, emakumeen aurkako bortizkeria fenomenoa, ez zen lehen aldian gelditu, ordea, gaur egun arte iritsi da emakumeak estigmatizatu eta haien aurka bortizkeria jazartzeko akusazio hori. Izan ere, XVI. mendean hasitako sorgin-ehizaren ondorioz “sorgin” kontzeptu eta estigmatizaziorako ikonoa asmatu zen, oraindik ere Afrikako herrialde askotan emakumeen kriminalizaziorako erabiltzen dena.
Sorgin hitza entzuten dugunean, ez zaigu bortizkeriarekin harremana duen irudi bat burura etortzen, emakume itsusi, zaharkitu, gonadun bat agertzen zaigu, normalean. Irudi horrek batzuetan erratz bat dauka, bestetan katu bat. Baina inoiz ez du bat egiten bortizkeria latza jaso duen pertsona batekin. Eta sorgin salaketa jasotzen zuten emakumeek, gehienetan tortura jasotzen zuten eta batzuetan heriotza. Milaka emakume erail bazituzten Inkisizioak zein estatuek, XVI. mendearen inguruan, gure herrietan edo hirietan ez dago emakume horien memoriaren arrastorik, eta sorginen memoriaren lekua topatzen dugunean beti bortizkeria eragin zutenen ahotsa entzuten da, inoiz ez emakumeena.
Historian zehar emakumeen aurka jazarri den bortizkeriak arrazoi berdinei erantzuten die. Horregatik esaten dugu XVI. mendeko sorgin-ehizak egungo bortizkeriarekin harreman estua duela, sorgin hitza emakumeak estigmatizatzeko erabiltzen delako. Gaurko bortizkeria historian zehar garatutakoa ulertuz ekiditen da, horretarako sorgin-ehiza prozesu gisa ulertzea ezinbestekoa da, horregatik bilduko gara sorgin-ehizaz hitz solasteko, egungo emakumeen aurkako bortizkeria ekiditeko modu bat ere delako.