Laboral
Lanaren gorabeherak Europan

Sindikatuen Konfederazioak argitaratutako liburuxkak egoera makroekonomikoa, enplegua, soldatak, negoziazio kolektiboa eta lanaren demokrazia biltzen ditu. Langileen egoeraren inguruko analisiak eta hausnarketak egiten ditu. Asteko Sindikalagenda (Maiatzak 10-24)


Lanaren Ekonomia : Hordago, Bilbo Hiria eta Argia elkarlanean. Lotura hemen

Audio Player

ETUI Europar Sindikatuen Konfederazioaren Institutuak “Benchmarking Working Europe 2019” txostena argitaratu berri du, non kontinente zaharreko zenbait herrialderen lanaren egoera aztertzen baituen, beste hainbat elementu sozioekonomikoren artean.

Europar Batasuneko landun kopurua berreskuratzen ari da. Langabezia tasa jaitsi eta enplegua krisiaren aurreko garaietako mailan kokatzen ari da. Hala ere, azken 10 urteak ez dira debalde igaro, sistemaren akats txiki bat izan balira bezala. Zenbait indikatzaileen arabera, badirudi 2008ko egoerara bueltatu garela, baina EBko langilerian aldaketa sakonak gertatu dira.

Aldaketa horiek kontuan hartuta, zein da enpleguaren etorkizuna Europar Batasunean? Langile guztientzat justuagoa izango den etorkizun batera goaz, ala gero eta polarizatuago dagoen testuinguru batera? Hori guztia aztertzeko, beharrezkoa da teknologia eta demografia aldaketa, ziklo ekonomikoaren eboluzio saihetsezina eta beste hainbat faktore aintzat hartzea. Joan gaitezen egoera orokorra irudikatzera.

"Etorkizuna aztertzeko, beharrezkoa da teknologia eta demografia aldaketa, ziklo ekonomikoaren eboluzio saihetsezina eta beste hainbat faktore aintzat hartzea

Berreskurapen erritmo desberdinak

Europar Batasunean enpleguak hazten jarraitu du (ikusi 1 irudia). 2018ko bigarren lauhilekoan (2018Q2) enplegu-tasa %68,6koa zen. Hobekuntza nabarmena da krisiaren momentu okerrenarekin alderatuta (%64,1 2013an); krisiaren aurreko maila %65,9koa zen. Hala ere, gizonezkoen kasuan, azken hamarkada denbora galdua izan dira; izan ere, enplegu tasa %72,9koa izatetik %73,8ra pasa zen 2018an. Bestalde, emakumeen enpleguak krisi garaian ez zuen hazkunderik izan, baina %4,6 egin zuen gora 2013 eta 2018 urteen artean. Gazteen enpleguan (15-24 urte tartea) gorakada txikiagoa izan zen; izan ere, 2018ko datua krisiaren aurreko mailatik behera zegoen, %35,1ean. Langile nagusienen artean (55-64), enplegu tasa %45,6tik %58,6ra igo zen 2008 eta 2018 urteen artean, baina horren atzean urte horietan erretiroa hartzeko ezarritako zailtasunak daude (adibidez, erretiro data zenbait herrialdetan 67 urtetan ezartzea). Ikasketa maila baxuko langileen parte hartzea lan merkatuan oso baxua da oraindik ere, 2018 urtean %46an baitzegoen, krisia baino lehenagoko datuak ganditu gabe (%47,9).

1 irudia. Enplegu arloko indikatzaile nagusien eboluzioa (EB28, ehunekoetan)

1  empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Enplegu atipiko gehiago

Lanaldi partzialeko enplegu tasa %19,3ra heldu zen 2018 urtean; 2008an, aldiz, soilik %17,6koa zen (2 irudia). Lanaldi partzialeko enpleguak ohikoagoak dira emakumeen artean, baina kontratu mota horren hazkunde erritmoa moteldu egin da, 2018an emakume guztien %31,5 izanik; gizonen artean, berriz, %8,9ra iritsi da. 2018an, behin-behineko enplegu tasa ere handiagoa izan zen emakumeen kasuan (%14,9) gizonen artean baino (%13,8). Autoenpleguak behera egin du azken bost urteetan: 2013an %14,5ekoa zen; 2018an, %13,6koa. Norberaren konturako langileen artean, gutxiengo bat bakarrik dira enpresariak, eta gehienak langile autonomoak dira. Guztira, 2018an enpleguan zuten parte hartzea %9,7koa zen. Gehiago hazi diren enplegu moten artean, autoenplegua oso gutxi hazi da; aldiz, gehien hazi den enplegu mota lanaldi partziala izan da, behin-behineko enpleguak bigarren postua lortuz (2 irudia).

2 irudia. Enplegu garbiaren hazkundea EB28an, enplegu motaren arabera

2  empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute

Eskualdeen arteko desberdintasunak

Europar Batasuneko enplegu tasetan dibergentzia handiak mantendu dira. 2018an, Suediak enplegu tasa altuena du (%77,8); herrialde horren ondoren Herbehereak, Danimarka eta Alemania kokatzen dira. Greziak egoerarik txarrena izan du (%55,3), eta horren ondoan Italia, Kroazia eta Espainia aurkitzen dira. Azken hamarkadan enplegu tasa handiena zutenen artean aldaketa gutxi egon diren arren, egoera nabarmen aldatu da tasa okerrenak dituztenen artean, zenbait herrialdetako hobekuntzak direla eta. Hala ere, biztanleria aktiboa hazi egin da, baina ez da modu homogeneo batean banatu (3 irudia). Herrialde gehienek 2018 urtean enplegu tasa altuagoak zituzten arren, batzuek ez zuten krisiaren aurreko maila berreskuratu. Azken hamar urteetan enplegu tasa igoerarik handiena izan duten herrialdeak Malta (15 ehuneko puntu), Hungaria (13 e.p.) eta Polonia (9 e.p.) dira. Txanponaren beste aldean Grezia, Espainia, Danimarka, Irlanda, Txipre eta Herbehereak ditugu, zeinetan enplegu tasa murriztu baiten.

3 irudia. Enplegu tasak, herrialdeka (15-64 urte)

3 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)


"Herrialde batzuek ez dute krisiaren aurreko maila berreskuratu. Grezia, Espainia, Danimarka, Irlanda, Txipre eta Herbehereak daude egoera honetan

Sexuen arteko arrakala darrai

2018 urtean, EB28an, 2008arekin alderatuta, 5,3 milioi pertsona enplegatu gehiago zeuden, eta krisiaren urterik gogorrenaren aldean (2013), 13,5 milioi gehiago (4 irudia). 2008ko krisia hasi eta ondorengo bost urteetan, emakumeen lan merkaturatzea gelditu egin zen, baina garai berean gizonek enplegu galera handia jasan zuten. Hori dela eta, EBko gizonezkoen eta emakumezkoen enplegu mailak hurbildu egin ziren. 2013az geroztik, ordea, enpleguaren hazkunde proportzioa antzeko tasatan mantendu da. Ondorioz, ez da aurrera egin enplegu tasan dagoen genero arrakala ixteko.

4 irudia. Enplegu mailan aldaketa. EB28, 15-64 urte

4 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Langabezia tasa nabarmen jaitsi da

Gero eta enplegu gehiago sortzen ari denez, EB28 osoan langabezia murriztu egin da (5 irudia). 2018ko urrian, populazio aktiboaren %6,7 bakarrik zegoen langabezian, 2008tik erregistratu den gutxieneko maila, atzean utziz krisi garaiko mailarik handiena, %11 (2013). Hala ere, langabezia tasan dagoen genero arrakalak gora egin du, krisi garaian murriztu ostean. 2018ko urrian, langabezia tasa %6,5ekoa zen gizonezkoen artean, eta %6,9koa emakumezkoen artean. Emakumeen kasuan, zenbaki hori gutxieneko historikoa izan da, baina gizonen kasuan langabezia oraindik ez da krisiaren aurreko mailetara heldu (%6,3 2008an).

5 irudia. Langabezia tasa, EB28, 15-74 urte tartea

5 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Eskualdeen arteko desberdintasun handiak

EBko batezbestekoak herrialdeen arteko desberdintasunak estaltzen ditu, 6 irudian ikus daitekeen bezala. Txekian, langabezia tasa %2,3ra jaitsi zen 2018ko bigarren lauhilekoan. Herrialde horren atzetik Alemania, Hungaria, Malta, Polonia eta Herbehereak daude, guztiak ere %4tik beherako langabezia tasarekin. Beste muturrean, Greziako langabezia tasa %19,5ekoa zen, Txekiar Errepublikarena baino zortzi aldiz handiagoa. Bigarren tasarik handiena Espainiar Erresumarena izan zen (%15,4); ondoren, Italia eta Frantzia. 2013 urtetik aurrera hobekuntza batzuk izan diren arren, langabezia krisiaren aurreko mailatik urrun dago.

6 irudia. Langabezia, herrialdeka (15-74 urte tartea)

6 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Gazteek integratzeko zailtasunak

Gaur egun, gazteek lan merkatuan integrazio arrakastatsua lortzea EBko enplegu politikaren erronka nagusietako bat da. Krisi garaian lan merkatura sartzen saiatu zirenek langabezia tasa oso altuak eta enplegu prekarioak izan dituzte, eta gazteen egoera oso motel ari da hobetzen.

EB28an 15 eta 24 urte bitarteko biztanlerian NEET delakoen portzentajea (ez lanean ez ikasten ari ez direnak), 2017an %10,9koa izan zen (7 irudia). Egoerarik onena Herbehereetan ematen da (%4), eta NEET tasarik altuena Italian (%20,1) eta Txipren (%16,1) dago. Hezkuntza formalean parte hartzen duten 15 eta 24 urte bitarteko gazteen proportzioa handia bada ere, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonak lan bila dabiltza, gehienbat. Ondorioz, NEET tasa askoz ere altuagoa izan da adin talde horrentzat, EB28an batezbestekoa %17,7koa izanik. Tasarik altuenak Italian (%31,5) eta Grezian (%32,2) topatzen ditugu.

7 irudia. Ez lanean ez ikasten (NEET) ehunekoa 2017an, herrialdeka

7 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Hezkuntza maila altuago bat lortzeak, lan merkatuan arrakasta izaten laguntzen du, zalantzarik gabe (batez ere lan bizitzaren hasieran). Unibertsitate titulua duten 25-29 urteko pertsonek NEET tasarik baxuena izan zuten: %3,7 (8 irudia). Hala ere, azken hamarkada honetan gazteen hezkuntza maila igo egin denez, hirugarren mailako hezkuntzak langabezia mailan zuen galga efektua murriztu egin da. Horrela azal daiteke zergatik gazte horien langabezia mailak ez duen krisi aurreko maila berreskuratu.

"Hezkuntza formalean parte hartzen duten 15 eta 24 urte bitarteko gazteen proportzioa handia bada ere, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonak lan bila dabiltza, gehienbat

8 irudia. NEET ehunekoa hezkuntza mailaren arabera 2017an, herrialdeka

8 empleo UE28
Fuente : European Trade Union Institute (2019)

Bestalde, 2017an NEET tasak askoz ere handiagoak izan ziren maila baxu eta ertaineko gazteen artean; %6,3 eta %7,7, hurrenez hurren. Maila hori, aldiz, 2008koa baino txikiagoa izan zen.

ETUIk eskaintzen digun kontinente osoko ikuspegia benetan erabilgarria da, gure herrialdearen egoera alderatzeko eta ohikoak ez diren erreferentziak hartzeko, egoera hori hobetzeko asmoz.

Economía
Lanaren Ekonomia Egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa kointura kaierra aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzu du Argian


SINDIKALAGENDA

Maiatzak 10, barikua

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako #Garbialdi|ko langileek greban jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).

• Gipuzkoako nagusien egoitzetan 27 eguneko grebaren azken deialdia egiten ari du ELAk, gaur bukatzen da.

• Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren harira (maiatzaren 12an da), prentsaurrekoa antolatu du SATSEk Bilbon, informazio eta kontzientziazio kanpaina aurkezteko: “Erizaintza, Osasun Sistemaren giltzarria”. Goizeko 10:30etan prentsaurrekoa egingo dute Carlton Hotelean eta 11:00etan “Erizaintzaren trena” deitutako ekitaldia egingo dute Diputazio kaletik. Gainera, sinadura bilketarako mahai bat jarriko dute Donostian (10:00-16:00), profesional bakoitzeko gehienezko paziente kopurua arautuko duen legea exijitzeko. Gasteizen, maiatzaren 1etik 16ra arte, kanpainako mezuak ikusgai egongo dira hiriko autobus linea nagusietan.

• Loiuko Aireportuko pasabidetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 17tik aurrera. Aireportuko zuzendaria salatu dute greba eskubidea oztopatu duelako.

• Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 29tik. Eulen enpresak kudeatutako zerbitzuan soldata arrakala %80koa da, kale garbiketan dauden gizonenaren aldean. ELAk lan baldintzak pareatzea exigitzen du.

• Tabakalerako langile bitartekariek greban jarraitzen dute.

• Tolosaldea Buseko langileek greba mugagabea atzeratu dute, ELAko bi ordezkari kaleratu dituztelako.

• Fundación Tutelar Beroa enpresan greba mugagabean jarri dira, benetan jarduten duten lan-kategoria onartua izateko.

• “Amiantoak hil egiten du!” manifestazioa egingo da Beasainean, goizeko 10retan "Amiantoarenei" eskulturatik irtetenda (ESK).

Maiatzak 11, zapatua

• Etxez Etxeko Laguntzako Prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu dute ELA, LAB, UGT eta USOk. Goizeko 11:30etan Moyua plazatik abiatuko dira, Bilboko udaletxe aurrean amaiera emanez. Gainera, udal hauteskunde-kanpaina garaian aste beteko greba deitu dute, maiatzaren 13tik 17ra. Honetaz baliatuz, Bizkaian zehar ibiliko den Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren defentsan martxa bat antolatu dute, egoera honen errudun nagusiak diren udal gobernuei erantzunak eskatuz.

• Pentsio duinen aldeko manifestazioak egingo dira. Eibarren Unzaga plazatik irtengo da, eguerdiko 12:00etan. Gasteizen Artiumetik irtengo da ordu berean, 12:00etan. Bilbon 18:00etan Jesusen Bihotza plazatik irten eta Udaletxean bukatuko da. Donostian arratsaldeko 18:00etan hasiko da baita, Alderdi Eder parkean. Iruñean Gaztelu Plazatik irtengo da, ordu berean.

Maiatzak 13, astelehena

• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

• ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuak zazpi greba egiten ari dira Bizkaiko etxez etxeko laguntzan. Hurrengo data maiatzaren 13tik 17ra izango da. 1.500 langile baino gehiago enplegatzen ditu sektore honek eta 8.000 menpeko pertsona artatzen ditu zerbitzuak.

• Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren harira, SATSEk Bizkaiko Erizainen Elkargoaren ekitaldia antolatu du Bilboko Euskalduna Jauregian.

• Gasteizen Carlos Taibok bere azken liburua aurkeztuko du CNTren egoitzan, 19:00etan.

Maiatzak 15, eguaztena

• CNTk Liburu Anarkistaren Azoka aurkeztuko du Anti liburudendan (Bilbo), eguerdiko 12:00etan. Azoka maiatzaren 18 eta 19an izango da, Bilboko Areatzan.

Maiatzak 16, eguena

• CNTk eta Antifaxismoak “Cuéntales todo” liburua aurkeztuko dute Barakaldoko CNTren egoitzan, 19:00etan.
Maiatzak 17, barikua

• Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute maiatzaren 17an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzenek deituta (ESK, ELA, SATSE, LAB, UGT, CCOO).

• Gasteizko autobus zerbitzuan, 17rako, TUVISAn, greba mugagabea deituta zegoen, baina akordioa lortu dutenez, bertan behera utzi dute.

Maiatzak 18, zapatua

• CNTk antolatutako Liburu Anarkistaren Azoka Bilboko Arenalean asteburuan egingo da, 10:30etatik aurrera. Programa osoa web orrian.

Maiatzak 24, barikua

• Ikasleek Klimaren Aldeko greba deitu dute maiatzaren 24rako, Fridays For Future lemapean (Etorkizunaren Aldeko Barikuak).


Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Estados Unidos
Unión Europea Donald Trump amenaza a la Unión Europea con aranceles del 30% a sus productos a partir de agosto
Ursula von der Leyen ha respondido al anuncio de Trump insistiendo en la vía del diálogo pero anunciando que “tomarán todas las medidas necesarias para salvaguardar" sus intereses
Pesca
Pesca ¿Sostenible para quién? Detrás de las bambalinas del acuerdo de pesca sostenible entre la UE y Madagascar
Gracias a un acuerdo pesquero con la Unión Europea, en 2023 Madagascar autorizó el acceso a sus aguas territoriales a 65 barcos europeos. Aunque el acuerdo promueve una pesca “sostenible”, las técnicas empleadas agravan la crisis ecológica.
Kenia
Kenia 31 muertos por violencia policial en Kenia en las últimas manifestaciones contra la nueva Ley de Finanzas
La sociedad civil keniana retoma las protestas tras tumbar un proyecto similar hace un año. El país se enfrenta a una crisis fiscal causada por el aumento de pagos de la deuda externa.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.