We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Sexualidad
“Orgasmo arrakala” kontzeptuarekin bueltaka
Orgasmo arrakalaren atzean generoen arteko berdintasun eza dago, ekonomian gertatzen den bezala.
Sexuaren moralizazioaren azken kapitulua bizi izan zen Iruñean urtarrilaren azken asteetan. Alkateak Udalaren Berdintasun Arloak Emakumeen Etxean “orgasmo arrakalaren” inguruan antolatutako hitzaldia debekatu zuen. Horri esker, hitz gako horien atzean zegoena ezagutzeko 400 pertsona inguru gerturatu ginen Katakrakera, hitzaldia azkenean garatu zen tokira.
Ekonomiaren arlotik oso modu egokian ekarritako kontzeptu honek sexu harreman heterosexualetan gertatu ohi denari izena ematen dio, eta pentsamendua garatzeko tresna bihurtu da. Paola Damontik hitzaldian esan zuen bezala, modu kolektiboan bizi den egoera bat da emakumeen artean bostetik batek orgasmorik ez sentitzea gizonezkoekin sexu harremanak dituenean.
Detaile denak ezagutzeko hitzaldi osoa entzun behar bada ere, atentzioa eman zidaten horietatik bat ekarri nahi dut eztabaidara: emakumeen identitatearen osaketan “erruak” duen pisua. Horrek azaltzen du maiz emakumeek orgasmo bat izan duten itxura egitea, adibidez. Edo sexu harreman heterosexual batean (hitzaldiak horiek bakarrik izan zituen ardatz) gozatzen ez baduzu ere, hori ez etetea. Norberaren afera pertsonala dela esan ohi bada ere, begirada egituratuago batek eta kontzeptua erabiltzen hasteak perspektiba ezberdina ematen digu.
Orgasmo arrakalaren atzean generoen arteko berdintasun eza dago, ekonomian gertatzen den bezala. Eta ikuspuntu estruktural batetik begiratzeak egoera problematizatzeko aukera ematen digu, beste edozein ikuspuntuk, eta batez ere emakumeei zuzendutako diskurtso ez askatzaileak (orgasmorik ez izatea bakoitzaren ardura dela diotenak, batez ere) arrakala sakontzeko besterik ez baitute balio. Ongi etorria orgasmo arrakalaren debatea!
Relacionadas
Tecnología
Tecnología Solo quedan máquinas de follar chocando entre sí
Sexualidad
Consultorio de sexualidad ¿Eyaculación femenina o ‘squirting’? Érase una vez el orgasmo femenino
Sexualidad
No monogamias Anarquía relacional: así se lleva a la práctica una nueva forma de convivir y vincularse
Komunikabide honetako langileak eta (irakurleak) gay fobikoak dira.
Gizonezkoen homosexualitatea ez da El Salto kontuan hartzen, feminista naiz baina ikusten dut behin gurekin diskriminatzen duzula
Artikulu hau lesbianismoaren iragarkia da, oso koherentea euskarri honekin.
Artikulu honen egilearena balitz, planetako gizon guztiak ezabatuko lituzkete.