We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Educación
Hezkuntzaren momentua, politikaren momentua
Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau. Horretarako hezkuntzarako aurrekontuak handitu behar dira.
Ikas-komunitatearen parte garenok eragile ezberdinen arteko bileren emaitzei begira gaude: gobernuaren eta sindikatuen arteko elkarrizketari, gobernuaren eta guraso elkarteen arteko topaketei, gobernua eta ministerioaren artekoari... Negoziazio horiek ez baitira hedabideetan agertzen diren bilera hutsen antzekoak, bertan milaka pertsonen bizi-baldintzak daude jokoan, gizartearen zati handi baten egunerokotasuna erabakiko da, beraz, goi-maila politikoko bilerak dira.
"Ezin da ukatu Covid19ak mahai gainean aukera ederra jarri duela galdera berriak proposatzeko, hezkuntza sistemaren inguruan eta osasungintza krisiak bultzatua alde batera utzi izan diren eskaerak berreskuratu dira”
Ezin da ukatu Covid19ak mahai gainean aukera ederra jarri duela galdera berriak proposatzeko, hezkuntza sistemaren inguruan eta osasungintza krisiak bultzatua alde batera utzi izan diren eskaerak berreskuratu dira. Momentu ezin hobea da horiei eusteko eta eskaera zehatzak egiteko: klaseko haur kopurua jaisteko, ikastetxeen estrukturak aldatzeko, jantokiak birpentsatzeko, irakasle gehiago kontratatzeko, irakaslegoaren baldintzak hobetzeko... Oro har, hezkuntzaren kalitateari begiratzeko. Baina haratago ere bai: guraso elkarteen eta ikasleen ahotsa entzuteko une ezin hobea da hau.
Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau. Horretarako hezkuntzarako aurrekontuak handitu behar dira. Osasun-krisiak momentu historiko bat sortu du eta, iraultzetan bezala, berrantolaketarako momentua zabalduz gero, ahalik eta gehien bultzatu behar da aldaketak gauzatzeko. Ez gaitezen tronpatu, momentu ezin hobea da honetarako, elkarlana eta helburu politikoak besterik ez ditugu behar.