We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Opinión
Liburu denden indarra
Liburuaren sektorea krisian dagoen momentuan, Amazonen egunero erosten duen belaunaldia sendotzen ari den garaian, aurrez aurre begiratu behar diogu toki fisioak duten garrantziari eta baloreari. Liburu denda kritikoak desagertzen badira, jai dugu.
Urtarrileko larunbata batean estatuko liburu denda politikoen topaketa egin zen Katakraken. Deialdira berrogei proiektu baino gehiago gonbidaturik egon ziren. Topaketa bera helburu izanda, hurrengo hilabetetan sare berria sortzeko aurrera pausuak ematea adostu zen. Denon intuizioa, horrelako taldearen indar handia, gauzatu egin zen eta gizartearen zutabeak mugitzen ari diren garai hauetan, aktore garrantzitsu bilakatu gintezkeelako sentsazioa ere izan genuen.
Liburu dendak aktore politiko garrantzitsua dira. Hirietako zein herrietako ekosistema kulturala sortzeko duten ardura itzela da. Kultura garatzeko indar horri eztabaida politikoa bultzatzeko asmoa gehitzen bazaio, eta artefaktu berezia da emaitza. Alde handia dago liburu denda politikoak dituzten eta ez dituzten hirien artean.
Liburuak tresna direlako baieztapenarekin eratu dira horrelako proiektu asko. Aniztasunaren tranparen diskurtsoen garaian, klasearen diskurtsoetatik urrun dagoen lan mikropolitikoak toki txikia dauka. Baina feminismoaren olatuak ireki dituen eztabaida ezberdinekin dantzan gaudenok, balorean jartzen dugu, hain zuzen, txiki izate horrek sortzen duen harreman metaketa eta sare sendoak sortzeko gaitasuna.
Hortxe dago koxka. Liburuaren sektorea krisian dagoen momentuan, Amazonen egunero erosten duen belaunaldia sendotzen ari den garaian, aurrez aurre begiratu behar diogu toki fisioak duten garrantziari eta baloreari. Liburu denda kritikoak desagertzen badira, jai dugu.