We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Racismo
George Floyd eta Jesus López: bi heriotza, arrazismo bakarra
Aspaldi ez dut entzun sistema osoaren porrota adierazten duen halako historia gordin eta tristerik. Aspaldi ez nau horrenbeste lotsatu gobernu baten isiltasunak.
Jesus jaio eta berehala, haren ama Kolonbiara deportatu zuten. Hala ere, haurra amonarekin geratu zen bizitzen, Iruñeako Sanduzelai auzoan. Urte batzuk geroago, Jesusen birramona larriki gaixotu zenean, amona Kolonbiara joan zen, hilzorian zuen ama zaintzera. Hilabete bat baino gutxiago pasa zuen bere jaioterrian, eta, bitartean, haurra Iruñean utzi zuen, lagun min batzuen zaintzapean. Denbora horretan, gizarte zerbitzuetakoak Jesusen ikastetxera joan ziren, eta haren zaintza Nafarroako Gobernuak hartu zuen. Hori guztia 2019ko azaroan gertatu zen, haurrak bederatzi urte zituela.
“Maiatzaren 26an, Jesus Lópezek bere buruaz beste egin zuenean, Tuterako abegi zentro batean bizi zen. Haurraren zaintza ez zegoen familiaren eskuetan”
Maiatzaren 26an, Jesus López bere buruaz beste egin zuenean, Tuterako abegi zentro batean bizi zen. Haurraren zaintza ez zegoen familiaren eskuetan, eta, beraz, Nafarroako Ospitalean ingresaturik egon zen egunetan hango medikuek ez zieten inolako azalpenik eman haren senideei. Hil ondoren ere, Nafarroako Gobernua izan zen erabaki zuena haurraren gorpuaren organoak ematea, beste inorekin kontsultatu gabe. Aspaldi ez dut entzun sistema osoaren porrota adierazten duen halako historia gordin eta tristerik. Aspaldi ez nau horrenbeste lotsatu gobernu baten isiltasunak.
Imajina ditzaket Jesusen amonak konfinamenduaren asteetan egindako deiak eta zerbitzu sozialetako funtzionarioen erantzun burokratikoak. Imajina dezaket Tuterako abegi zentroaren kudeaketaz arduratzen den enpresa pribatuarentzat baldintza prekarioetan lan egiten duen langilearen egoera. Imajina ditzaket urte hauetan guztietan Jesusen inguruan utzikeriaz hartutako erabaki asko, baita argudio arrazional asko ere.
Nolanahi ere, ezin dut imajinatu –ezta onartu ere– kasu honetan inplikaturik egon diren pertsonen isiltasuna eta konplazentzia. Eta, batez ere, benetan imajinatu ezin dudana da Jesusen amonaren eta amaren mina. Hori ez dut imajinatu ere egin nahi.
Opinión
También somos el amo
El amo blanco no desapareció en 1863, cuando Lincoln aprobó la Proclama de Emancipación por la que se abolía la esclavitud, ni tampoco lo hizo más de un siglo después, cuando el Movimiento por los Derechos Civiles y el Partido de las Panteras Negras consiguieron, a golpe de décadas de lucha, acabar con las leyes de segregación racistas en Estados Unidos.