We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Huelga feminista
Greba feministarako bidean
Eztabaidetan aurrera egin dugu urteen poderioz baina ez da erraza esatea zer den greba feminista bat egitea. Nola eten zaintza lanak grebaren inguruan? Nola garatu eta gauzatu sindikatuekin egon daitekeen harremana? Zein toki dute gizonezkoek edo dena delako identitatea dutenek? Nola egin eraginkor horrelako greba bat kapitalaren jarioa etetea ezinezkoa denean?
Aurtengo martxoaren 8a ez da azken urteetakoaren antzerakoa izanen, feminismoaren hirugarren olatuan murgilduta gaudelarik, dataren inguruko eztabaida eta zentzu politikoa sakonagoak direlako eta berrizendatze prozesu bat gertatzen ari delako. Hala ere, indar handiagoa egonagatik, eztabaidak ez dira errazagoak ez eta datari zentzu berria bilatzea ere ez dago erabakitze prozesu logiko baten barruan. Baina iazko ildoari jarraituz, proposamen irmoa dago mundu mailan egun horretan greba feminista egiteko.
Hirugarren olatua deritzogun hau ez da aurrekoak bezalakoak, ez eskaera aldetik, ez momentu historikoagatik ez eta emakumeon egoeragatik ere. Eztabaidetan aurrera egin dugu urteen poderioz baina ez da erraza esatea zer den greba feminista bat egitea. Emakumeok bakarrik eginen duguna? Nola eten zaintza lanak grebaren inguruan? Nola garatu eta gauzatu sindikatuekin egon daitekeen harremana? Zein toki dute gizonezkoek edo dena delako identitatea dutenek? Nola egin eraginkor horrelako greba bat kapitalaren jarioa etetea ezinezkoa denean?
Milaka galdera istear badaude ere, prozesuaren nondik norakoa eta sakontasuna dira garrantzitsuena. Momentua da bortizkeriaren aurka agertutako Ez! irmo horretatik antolakuntzarako bidea bilatzea, toki handia bilatu duten izen propioetatik izen kolektiboa sortzea eta gizartea aldatuko duten zutabeak irmoki eraikitzea.
Hirugarren olatu deritzogun honek antolakuntza feminista sortuko du, ala ez da izanen.