Laboral
Euskal Autonomia Erkidegoko egoera soziolaborala 2017. urtean

Badirudi greba orokorren garaia, momentuz, igaro dela eta azken lan erreformaren talka gogorrena (kaleratzeak eta lan erregulazio espedienteak) leundu dela. Baina zer gertatu da EAEko negoziazio kolektiboarekin? Hementxe 2017ko egoeraren laburpen bat irakur daiteke

Anoeta ELA
Pancarta contra la explotación laboral en las obras de Anoeta. Foto: ELA Donostia

Orain dela gutxi, Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan 2017ko negoziazio kolektiboaren egoera zein izan zen plazaratu zuen. Honen analisia aldiro egitea garrantzitsua da, 2012tik aurrera lan erreformak zirela eta, aldaketa nabarmenak gertatu direlako. Nabarmena, hitzarmen kolektiboa salatu ondoren urtebete igarota, lan hitzarmen berria eta kontrako itunik ez egotekotan, aplikagarria den gorako eremuko lan hitzarmen kolektiboa aplikatzeko aukera zabaltzen duen. Hau da, probintzia lan hitzarmena iraungitzerakoan, Estatu mailakoa aplikatzea; edo enpresakoa indarrean egotekotan, probintzia mailakoa. Erakunde sindikal batzuek gogor borrokatu duten neurria izan da. Lan hitzarmen kolektiboa iraungitze barik zeukaten langile kopurua 572.902 ziren, langile kopurua 915.000koa zen.

Zer gertatu da sinatutako Lan Hitzarmenen kopuruarekin

2016 eta 2017ko datuak alderatzen baditugu, argi ikus daiteke sinatutako lan hitzarmen kolektiboen kopurua gora egin duela: 288tik 304 arte. Aldiz, babesten dituzten langile kopurua pixka bat murriztu da (98.728tik 95.787 arte).

Lurralde maila aztertzen badugu, Estatu mailarekin alderatuz argi dago EAEn erregistratu direnak 122 gehiago direla. Estaltzen duten langile kopurua hartuz, aldi, Estatu mailakoek 49.384 langile babesten dute eta gure lurraldean, aldiz, 46.403 langile. Erregistratu ziren lan hitzarmenak, batez ere enpresa mailakoak izan ziren: %93a EAE mailan eta %57a Estatu mailan.

Indarrean ala iraungita, gako garrantzitsua

Bai EAE baita Estatu mailan, lan hitzarmen kolektiboen erdia inguru indarrean daude (%49,3 eta %58,4); luzatuen kasuan EAE mailakoak gehiago dira (%46). Estatistikak errepasatuz luzatu eta iraungitakoen kopurua handiagoa da EAE mailan. Txosten berean datu hauek azaltzen dira, Araban eta Gipuzkoan hitzarmena iraungita duten langileen ehuneko handia, industria siderometalurgiakoko sektore hitzarmenik ez dagoelako gertatzen da, nahiz eta Araban 2016an estatutuaz kanpoko ituna sinatu zela eta Bizkaian sektore bereko hitzarmena luzapenean dagoela.

Negoziazio kolektiboa: gure lurraldekoa edo Estatu mailakoa

2011-2017 urteetan aldaketa sakona eman da, batez ere Negoziazio Kolektiboaren inguruan egindako erreforma eta Lan Erreforma bera direla eta. Bertoko negoziazioa duen indarra ahuldu da eta Estatu mailan egiten dena indartu. 2011an EAEn negoziatutako lan hitzarmenek 469.351 babesten zituzten; Estatu mailakoek, aldiz, 125.056. Sei urte geroago, 2017an, EAEkoek soilik 305.349 langile babesten zituzten (aurrekoaren %65a); Estatu mailakoek, aldiz, 157.155 (aurreko epearen %125,6a).

Norabide honen atzean, ze arrazoi aurki dezakegu? Batez ere negoziatzeko arau berriek Autonomia Erkidego mailako negoziazioa oztopatzen duela Estatu mailakoaren aldean, azken hauek aurrera eginez. Horrela uler daiteke 2017an sinatutako Lan Hitzarmen kopurua gora egin duela.

Enpresa eta sektore maila

Gehien bat 2017an sinatutakoak enpresa mailakoak izan dira, sektorearen aurrean. Enpresa eremuan, iraungita duten pertsonen ehunekoa txikia da; sektore mailan, aldiz, %25an kokatzen da.

Hala ere, badirudi erregistratutako enpresa hitzarmen berrien kopuruak berdin mantentzen dela, badirudi geldituta dagoela. Batez ere sektorekoa iraungitzen denean, enpresak ez dira beren mailakoa sinatzen ari.

Lan hitzarmen berriek ekarri dutena

Batez bestekoz, adostutako soldata igoera %1,43koa izan da. Kontuan izan behar da Espainiar Erresumako patronalek (CEOE eta CEPYME) eta sindikatuek (CCOO eta UGT) sinaturiko Enplegu eta negoziazio kolektiborako III. akordioak, zeinetan gehienezko soldata igoerak adostu baitziren: %1 2015erako eta %1,5 2016rako.

Hala ere, EAE mailan sinatutako lan hitzarmenetan batez besteko soldata igoera %1,57a izan da, Estatu mailakoa %1,37 izanik. Bien norabidea antzekoa izan da, 2011tik aurrea soldaten hazkundea murriztuz, azken urteotan testigantzako igoera bat emanez. Aldea nabarmena da: 2011kan enpresa mailan %2,78koa zen eta sektore mailan, %3,3; 2017an %1,5 eta %1,47, hurrenez urren.

Kontsumo Prezio Indizearekin (KPI) alderatuz, soldatak azken hau baino gutxiago hazi dira, hau da, langileak pobreagoak dira. Sortutako aberastasunarekin neurtzen badugu, aldea handiagoa da, hots, sortutako aberastasuna enpresek bereganatu dutela, langileen kalterako.

Gure begirada lanaldian kokatzen badugu, EAE mailako hitzarmenetan 1.699 ordukoa zen eta Estatu mailakoetan, aldiz, 1.722koa. Lanaldi murrizketak sinatzen dira, baina oso baxuak (0,35 ordu gutxiago); 2009an lanaldi murrizketa zuten lan hitzarmenak askoz gehiago ziren, adibidez.

Lan eta familiaren arteko adiskidetzean, sinatutako lan hitzarmenen %45ak horrelako neurriak dituzte, nahiz eta mugatuak izan.

Lan gatazkak

2017an greben kopurua gora egin dute. 208 greba egin ziren, 59.485 langile parte hartuz eta lan egin gabeko egunak 96.371 izaten. Gehien bat sektoreko grebek gora egin zuten eta nabarmenak Bizkaiko Egoitzena eta irakaskuntza sektorean egindakoak izan ziren: hirugarren sektorea izan zen greba gehiago egin zuenak. Nabarmenena, parte hartzaileek kopurua, 2016ren aldean, %333 handitu zela.

Laburbilduz

Euskal Autonomia Erkidegoan, Negoziazio Kolektiboan Estatu mailako lan hitzarmenek indarra hartu dute. Espainiako Gobernuek egindako erreformek honen dinamika azaldu dezake. Baina baita ere kontuan izan behar da Estatu mailan gehiago negoziatzen ari dela, nahiz eta lan baldintzak ez hobetu, edo autonomia erkidegoan ditugunen aldean, okertu. Estatu mailako sindikatuen negoziazio estrategia, gehienetan Estatu mailako lan hitzarmenen alde egiten dute, norabide hau azal dezake. Bestetik, sektore eta probintzia mailako negoziazioa geldirik egon denez eta beste Euskal Herri mailako sindikatu batzuen estrategia dela eta, enpresa lan hitzarmenak sinatu dira, baina langile gutxiago estaliz. Horrela azal daiteke lan hitzarmen moten eboluzioa.

Soldaten kasuan, igoera minimoak dira, nahiz eta bizi baldintzak okertu diren eta prezioak igo. KPIa ez da hau neurtzen duen neurririk onena, ba eguneroko elikagai, energia eta etxebizitza kostuak honen gainetik handitu baitira. Estatu mailako sindikatuek sinatutako soldata igoerek errealitatean ez dute baliorik izan, urteetan soldata mugaketa adostu ostean. Bestetik, aberastasuna sortu da, horren adierazlea Barne Produktu Gordinak izan duen norabide positiboa izan baita; soldatak honetatik kanpo geratu dira. Hots, aberastasuna ez da langileongana etorri. Lanaldiak, neurri berean mantendu dira.

Itxaropen pixka bat sortarazten duen elementua greba eta gatazkena da, badirudielako azken urteotako dinamikari buelta ematen ari zaiola: langileok, lan baldintza duinak eskuratzeko greba eta mobilizazioak berriro erabiltzen ari garela. 

Zuhurki aztertu beharko da zein den urte honetan ematen ari den negoziazio kolektiboaren dinamika, langileon partetik gure kontrakoak diren dinamikak seinalatzeko, euren erantzuleekin batera.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Laboral
Laboral Al borde de la huelga en la educación pública vasca
Los cuatro sindicatos convocantes denuncian que el Departamento de Educación vasco no se han sentado a dialogar hasta este viernes pocos días antes de los paros
Laboral
Laboral Los sindicatos convocan huelga en Mediapro durante las últimas jornadas de la liga de fútbol
El final de la liga de fútbol podría no verse en televisión si la empresa HBS, nueva adjudicataria de la producción de La Liga, no garantiza la subrogación del personal. Los sindicatos han convocado huelga del 13 al 27 de mayo en el grupo Mediapro.
Sindicatos
Renovación Sindical La renovación del sindicalismo alemán
Más de 2.000 sindicalistas se reúnen en Berlín para debatir cómo renovar el sindicalismo laboral alemán frente al auge de la extrema derecha y las políticas de austeridad.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Investigación
Investigación Varios refuxiados denuncian á ONG Rescate Internacional por explotación laboral e agresión sexual
A Garda Civil investiga o centro de Mondariz-Balneario tras varias denuncias por parte de voluntarios migrantes que aseguran traballar sen contrato a cambio de 50 euros semanais. A ONG xestiona 1.700 prazas do programa estatal de acollida.
Comunidad de Madrid
Luis A. Ruiz Casero “Durante la transición la cárcel de Carabanchel albergó a más presos que en algunos años del franquismo”
De los presos franquistas que construyeron el penal, pasando por los que fueron fusilados, hasta los revolucionarios que pusieron patas arriba el centro penitenciario con iniciativas como la COPEL, Luis A. Ruiz Casero ofrece en 'Carabanchel. La estrella de la muerte del franquismo', un documentado homenaje a las luchas de las personas internas.
Industria armamentística
Genocidio Las relaciones armamentísticas de España e Israel han sido “más lucrativas que nunca” desde octubre de 2023
Un informe del Centre Delàs señala diferencias significativas en las armas que España dice que ha vendido a Israel y las que Israel registra. Las empresas israelíes han firmado 46 contratos con las administraciones por más de mil millones.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'Os Pecadores' loitan contra montruos reais e mitolóxicos no novo episodio de 'O Teleclube'
O dúo do director Ryan Coogler e o actor Michael B. Jordan estrean unha película sobre a experiencia afroamericana cunha ameaza sobrenatural engadida.
Opinión
Opinión ¡A la mierda Europa!
Hay otra Europa que es víctima de la Europa neoliberal y belicista que apuesta por la industria de las armas a costa de los derechos sociales, es una Europa que se muere de vergüenza cada vez que ve imágenes de Gaza o Cisjordania.
Laboral
Laboral Al borde de la huelga en la educación pública vasca
Los cuatro sindicatos convocantes denuncian que el Departamento de Educación vasco no se han sentado a dialogar hasta este viernes pocos días antes de los paros
Laboral
Laboral Los sindicatos convocan huelga en Mediapro durante las últimas jornadas de la liga de fútbol
El final de la liga de fútbol podría no verse en televisión si la empresa HBS, nueva adjudicataria de la producción de La Liga, no garantiza la subrogación del personal. Los sindicatos han convocado huelga del 13 al 27 de mayo en el grupo Mediapro.
Palestina
Ocupación Isarelí Primera movilización unitaria contra el genocidio en Palestina y por el fin del comercio de armas con Israel
Este sábado 10 de mayo se espera en Madrid una asistencia multitudinaria de personas venidas desde cientos de municipios de todo el Estado español para concentrar la protesta de los ataques indiscriminados del Israel contra la población palestina.
Tribuna
Tribuna Para acabar de una vez con las nucleares: sobre el último intento de prolongar la vida de las centrales
Los voceros de la nuclear han encontrado la oportunidad ideal para difundir sus bulos con el apagón del 28 de abril. Quieren generar polémica para mantener operativa una infraestructura innecesaria, peligrosa y que genera residuos incontrolables.
Análisis
Análisis ¿Existe una identidad europea?
El 9 de mayo se celebra el “día de Europa”, que conmemora la paz y la unidad en el continente y que coincide con la declaración presentada en 1950 por Robert Schuman que sentó las bases de la cooperación europea. Pero, ¿qué es Europa realmente?
Estados Unidos
Libertad de expresión Canadá recomienda al profesorado LGTBQ+ o crítico con Trump no viajar a Estados Unidos
Una circular de la Asociación Canadiense de Profesores Universitarios (CAUT) recomienda “encarecidamente” que el personal académico viaje a los EEUU “solo si es esencial y necesario”.
El Salto Radio
El Salto Radio Malismo
Hacerse el “malote” aporta beneficios: entrevista con Mauro Entrialgo, autor de Malismo, un ensayo sobre los mecanismos de ostentación del mal

Recomendadas

Laboral
Laboral Coidar sen dereitos: a loita das traballadoras nas residencias privadas de Galiza
Sen tempo nin medios para ofrecer uns coidados axeitados, alertan dunha situación insostible nos centros e denuncian a privatización dun servizo a costa do benestar das persoas maiores e dependentes.
Pensamiento
Lola Olufemi “No me atraen las utopías lejanas, estoy más interesada en el ahora”
La escritora e investigadora británica Lola Olufemi trabaja desde la certeza de que el presente no es una jaula, desde la confianza en que viviremos cosas diferentes aunque no se sepa exactamente de qué tipo van a ser.
Catalunya
Acción directa Las Sublevaciones de la Tierra francesas llegan a Catalunya: “Necesitamos una forma nueva de luchar”
Una acampada de tres días y una acción simbólica han sido el pistoletazo de salida de Revoltes de la Terra. La organización ha sido capaz de unir a ecologistas de campo, de ciudad y campesinado en una dinámica de lucha “nueva”.