Laboral
Kudeatzaileen garaia, ez kapitalistena?

Langileriari buruzko lanak gero ta ugariagoak dira, langile klasea aztertzen dutenak. Halaber, kapitalismoaren klase gidariaren azterketek testuinguru berri honetan eliteak jasan dituen aldaketak dute jopuntu. Hurrengo lerroetan bor bor dagoen eztabaida azaltzen da.

Jardinero
Un jardinero trabaja en Iruñea Ione Arzoz

XIX. mendetik gaur egun arte, gizartea bitan banandu izan dute, burgesia eta langileria. Kapitala dutenek, ekoizpen bitartekoen jabeak kapitalistak dira. Eta beren aurrean, langileria dago, bitarteko horien desjabetze prozesu baten ondoren, euren lana saldu behar dutenak dira. Hauxe da kapitalismoaren oinarri garrantzitsu bat.

Azalpen hau asko garatu izan da. Azken urteotan konplexutasuna haziz joan da, gizarte zientziek aurrera egin duten erritmo berean. Hor kokatzen ditugu Gerard Dumenil eta Dominique Levyren ekarpenak, Michael Roberts ekonomista marxista britainiarrak beren blogean1 gurera ekarri dituena, hauek argitaratutako azken liburua aztertuz. Dumeil eta Levyk beraien azken liburuan defendatzen duten tesia da ekoizpen modu kapitalista beren amaierara heltzen ari dela, beste ekoizpen modu berri bat agertzen den bitartean, klase “kudeatzaile” batean oinarria duena. Hauen hitzetan lehenago kapitalistak zeuden, ekoizpen bitartekoen jabeak zirenak eta plusbalio bat lortzeko asmoz, langileak esplotatzen zutenak. Orain, klase kudeatzaile hau, bitartekoen jabe ez direnak, enpresa trasnazional eta finantzen gainean duten boterea erabiltzen dute. Hauen ustez, herri-klaseek hauek presionatu behar dute progresista eta modernoak izan daitezen, klase kapitalistarekin bukatzeko asmoz, gizarte berri meritokratiko bat ezarriz.

Dumelein hitzetan, gaur egun enpresa nagusien gidaritzapean dagoena ez da klase kapitalista, kudeatzaileak baizik: XIX. mendean klase feudala desagertu edo kapitalista bihurtu zen; XXI. mendean, klase kapitalista desagertu edo kudeatzailea bihurtu beharko da, enpresen buru kudeatzaileak baitaude. Horretarako Dumelein eta Levyk ebidentzia enpirikoak erabiltzen dituzte hau frogatzeko, kudeatzaileek enpresa handien eta, honen ondorioz, ekonomiaren gidaritza beren esku dutela. Amerikako Estatu Batuetan, adibidez, herrialdeko %1 aberatsenek, euren diru sarreren %80a kudeatzaile eta goi-exekutibo soldatetatik eskuratzen dute, ez kapitalen sarreren bidez (interesak, dibidenduak eta irabaziak). Zentzu horretan, pertsona hauek kudeatzaileak dira, ez kapitalistak. Autoreek planteatzen dutena da birpentsatzea goi-zuzendari hauek funtzioa, teoria marxista tradizionalean kapitalisten funtzionario soilak baitziren.

Kudeatzailen legea taula

Simon Mohunek Amerikako Estatu Batuetarako azterketa2 egin du, antzeko ondorioetara iritsiz. 2011n langileak oraindik populazioaren %83,7 ziren, baina kapitalista hutsak soilik %2a, hots, interes, errenta eta dibidenduen bitartez bizi ahal zirenak; kudeatzaileek (%14,4) soldaten bidez euren aberastasunaren parte handi bat lortzen baitzuten. Gainera, azken 30 urteetan berdintasun ezak asko handitu du, klase kapitalista hutsa honen irabazlea izaten, besteen okerrerako. Klase kapitalista honen sarrerak, langileen 9 bider ziren orain dela 30 urte; gaur egun, aldiz, 22. Kudeatzaileena langileen 2,5 bider ziren; 2011kan, 3,5. Desberdintasun eza horren hazkundea langileen esplotazioa handitu delako uler daiteke.

Hala ere, argi utzi behar da kudeatzaileen artean aldeak daudela, tarte horretan enpresa baten zuzendari bat aurki genezakeelako, gainbegirale batekin batera: ezin dugu talde homogeneo baten bezala hartu, Mohunen arabera. Orduan, kudeatzaileek euren lana egiteko ze klase-interes dute? Euren lana %1en interesak (kapitalista hutsak direnak) kudeatzea da; euren lana akziodunen, akzioen prezioen eta irabazien menpe dago, nahiz eta oso ondo ordainduak dauden.

Swiss Federal Institute of Technologyk ikerketa bat egin zuen, mundu mailako 37 milioi enpresak aztertuz. Lanaren ondorio nagusia 147 enpresek aberastasunaren %40a kontrolatzen duten izan zen. Dumeilek datu hau erabili izan du beren teoria baieztatzeko, enpresa hauek gidatzen zutenek kudeatzaile eta finantza zuzendariak baitziren, bateratze eta horrelako enpresa neurriak euren esku baitzeuden. Euren hitzetan, “kudeaketa-kapitalismoaren” froga bat zen. Michael Robertsen iritziz, aldiz, ekoizpen modu kapitalistaren adibide argia da, Marx berak deskribatu zuen bezala: kapitalismoa kontzentratzeko joera.

Dumenilen proposamen politikoa, orduan, langile klaseek klase borroka indartu behar dutela da, baina ez kapitalismoaren ordez sozialismoa ezartzeko, baizik eta gobernatzen duen agintari klasea ezkerrera bultzatzeko: lanaren aldeko erreformak ezartzeko eta gainbeheran dagoen klase kapitalista isolatuta uzteko asmoz. Honen ingurua, Roberts garratza da: kapitala gero eta esku gutxiagoetan eta zentralizatua badago, langileria gizartearen %80a baino gehiago bada, zergatik ez dugu “kudeaketa kapitalismo” hau ere eraisten?

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Comunidad de Madrid
Refugios climáticos Los jardineros de Alcorcón convocan paros para luchar contra la falta de personal
Los profesionales destacan la importancia de su trabajo en los parques y jardines públicos para la salud de la ciudadanía, contra la polución y como refugios climáticos.
Cádiz
Derechos laborales La lucha sigue: miles de trabajadores del metal en Cádiz se niegan al preacuerdo de UGT y continúan la huelga
Los trabajadores se niegan a aceptar el preacuerdo firmado entre la UGT y la patronal que el resto de agrupaciones sindicales consideran que podría desembocar en “el peor convenio” de la historia del metal
Pensiones
Pensiones Cotizaciones ficticias, ¿un parche en la brecha de género en las jubilaciones?
La compensación por cuidados de hijos y familiares puede llegar a sumar hasta cinco años de cotización, pero no es suficiente para que muchas mujeres logren la pensión digna.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.