Política
Demokrazia liberalaren ameskeria

Liberalismoa eta demokrazia gutxitan joan dira eskutik historian, bateraezinak baitira
Filosofia irakaslea eta Feministaldeko kidea
21 feb 2022 06:50

Hitzok elkarrekin ikustera ohitu gara: 'demokrazia' sustantibo, eta 'liberala', adjektibo. Ez da hain ohikoa, ordea, ‘liberalismo demokratikoa’ esamoldea ikustea (aldiz, ‘sozialismo demokratikoa’ esakune arrunta da). Baina argigarriagoa litzateke. ‘Demokrazia liberala’ adierazpenak berak beste demokrazia mota batzuk egon daitezkeela adierazten du (ez diogu horri helduko orain). ‘Liberalismo demokratikoa’ esamoldeak adieraziko luke beste liberalismo mota batzuk kabitzen direla, demokratikoak ez direnak. Horixe da hemen inporta zaiguna: kontua ez da bakarrik liberalismoaren forma ez demokratikoak daudela, baizik eta, tradizio politikoak diren heinean, liberalismoa eta demokrazia gutxitan joan direla eskutik historian. Are gehiago: mugan, bateraezinak dira (Antonio Escohotadok —goian bego— zioena gorabehera).

“Liberalentzat aske izateak interferentziarik gabe mugitu ahal izatea esan nahi duen bitartean, demokrazia erradikalaren aldekoentzat inoren menpe ez egotea da”

Liberalismoa perimetro bortxaezin bat ezartzeaz arduratzen da, gizabanakoa subiranoa den esparru bat, non bere erabakiak ordainik gabe errespetatu behar diren. Norbanakoaren eskubideei lehentasun osoa ematen die gehiengoaren irizpidearen mende ez daudelakoan. Pentsamolde liberalaren arabera, izabanako subiranoak erabaki ditzakeen gaiak hauek dira: nor bere buruari, bere bizitzari, bere gorputzari, bere osasunari, bere sexualitateari, bere bizi-proiektuari, bere kontzientziari, bere pentsamenduari, bere heriotzari dagozkionak. Hor ezin da inor sartu, ez hiritar-hurkoak, ez Elizak, ez Estatua. Norberak erabakitzeko eremua osatzen dute. Batzar hiritar batek ere ez du zilegitasuna norbanakoaren eskubideak bertan behera uzteko. Hori egin nahiko zuen gobernu batek edo botere legegile batek totalitario bihurtuko luke bere burua ipso facto. Gizabanakoen eskubideak eta libertateak edozein asanblada herritarren aurrekoak dira, atributu aurre-politikoak.

Pentsamendu errepublikar-demokratikoak estalgabetu du hori abstrakzio hutsa dela, musika zerutiarra; askatasuna eta eskubideak benetan erabiltzeko gaitasuna baldintza material aski sendoez gozatzearen mende dagoelako. Liberalentzat aske izateak interferentziarik gabe mugitu ahal izatea esan nahi duen bitartean, demokrazia erradikalaren aldekoentzat inoren menpe ez egotea da. Antoni Domènech filosofo katalan gogoratuak errepikatu ohi zuenez, inor ez da askea bizi ahal izateko beste baten mende badago, nahiz eta gero inolako oztoporik ez topatu hau edo bestea sinesteko. Ustezko eskubide aurre-politikoak ezerezean gelditzen dira instituzio politiko gizatiarren aitortza gabe.

“Liberalismoak babestu nahi zuena jabetza pribatua zen; ekoizpen-bideen jabetzaren eta kapitalaren errenten bortxaezintasuna”

Liberalismoak ezarritako perimetro bortxaezinean lehenengo eta behin aurkitzen duguna ez da kontzientzia, edo askatasun sexuala. Liberalismoak babestu nahi zuena jabetza pribatua zen; ekoizpen-bideen jabetzaren eta kapitalaren errenten bortxaezintasuna. Hortik liberalismoaren parte handi bat liberalismo ekonomiko bilakatu izana, indibidualismo posesiborako aitzakia teorikoa baino ez. Horretarako asmatu zuten eskubide aurre-politikoen kontakizuna. Muntaia kontzeptual honen bidez, gehiengoen erabakitzeko ahalmenari (hori da demokrazia) muga sendoa jarri nahi zitzaion. Baina liberalismo ekonomikoak arrakasta izan arren, demokraziak kapitalari eta jabetza pribatuari traba gutxi batzuk jartzea lortu du, horregatik ezin diot su eman pinudi bati, zeharo nirea bada ere.

Liberalen aburuz, gehiengoak ezin du demokratikoki erabaki aberastasunari mugak jartzea (ustez inork inori ezer zor ez dion sistema meritokratiko honetan bakoitzak merezi duenaren isla baita aberastasuna, kar-kar). Hortik enpresa-inperioei aurre egin eta kontrolatu ahal dituzten sistema publikoak ezartzeko eta mantentzeko premia, kontrapisu publiko-demokratiko hori gabe eragin erabakigarria izan baitezakete (pentsatu komunikabidetan).

“Enpresa-inperioei aurre egin eta kontrolatu ahal dituzten kontrapisu publiko-demokratikoak ezartzeko eta mantentzeko premia dago”

Domenico Losurdo filosofo italiarrak ezin hobe azaldu du: esklabotza ez da iraultza liberalen arrakasta gorabehera irauten duen zerbait; aitzitik, arrakasta horren ondoren lortzen du garapenik gorena. Liberalismoaren kontrahistoria bere liburuan, errepaso itzela eman eta izugarri gorriarazten du korronte politiko hau. Zehaztasun historiko osoz, tradizio liberala bazterkeria-klausulez beterik dagoela erakusten du, demokrazia beti oztopo gisa ikusi duela, pobreen eta jendailaren tirania bezala.

Aurreko guztiak ez du eragozten denok izan gaitezen apur bat liberalak (liberal politikoak eta etikoak) eta eskubideen hizkuntzan hitz egin dezagun. Baina kapitalaren bortxaezintasuna zalantzan jarri, eztabaidatu eta ukatu behar dugu; premiazkoa da demokrazia eta arlo publikoa indartzea kapitalaren aurrean. Eta kapitalaren kontra.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Naciones Unidas (ONU)
Genocidio El Informe Albanese denuncia ante la ONU a las empresas que se han lucrado del exterminio en Gaza
La relatora presenta un informe al Consejo de Derechos Humanos en el que detalla la responsabilidad de decenas de empresas en las políticas de ocupación, apartheid y genocidio que está llevando a cabo Israel en Palestina.
Bilbao
Bilbao Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua
Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta bigilantziaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.
Capitalismo
Opinión Araba frente a la nueva fiebre verde: cuando la transición energética amenaza a la tierra común
Más de 80 macroproyectos energéticos y una red de alta tensión planean atravesar Araba, vendiéndonos la transición verde mientras arrasan bosques, pastos y comunidades rurales. Pero este territorio ya conoce otra forma de gestionar la energía.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.