Elecciones
Aldaketa politikoa dator euskal kostaldean

Sopela, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan PNV Alkatetzatik kanpo geratu da, ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.
San Juan Gaztelugatxe
El biotopo San Juan Gaztelugatxe en Bermeo es el paraje natural más turistificado de Bizkaia Arriguri

Turismoak euskal kostaldean azken hamarkadetan sortutako tentsioa oso bortitza da, eremu naturalak eta biztanleriaren egunerokotasuna sakrifikatzeko norabidea finkatu duena. Alternatiba gabeko joera dela esan dute euskal erakunde nagusien agintariek, baina orain ikusi da aldaketak egon ahal direla herri antolakuntza eta hauteskunde mobilizazioa era egokian konbinatuz.

Maiatzaren 28an Ibaizabaletik hasi eta ekialdean agertzen diren kostako hainbat herrietan aldaketa politikorako gogoa erakutsi dute hautesleek, aldarte berri bati esker udal gobernuen osaketa iraultzeko gai izan den uholdea sortuz. Zergatik izan da hain nabarmena kostaldeko joera hori? Turismoaren saturazioaren ondoriozko erantzun baten aurrean egon gaitezke? Herritik sortutako plataformen eragina izan da erabakigarria hainbat udalerritan, eta oro har, herri populatuenetan EH Bilduk (EHB) bere kabuz eta soilik indar propioekin aldaketa ekartzeko ezintasuna geratu da agerian. Sopela, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako adibideek gehiengo berri anitzen aukerak erakusten dituzte, eta baita abertzaletasunetik kanpoko eremu politikoaren beharra ere.

Sopela, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako adibideek gehiengo berri anitzen aukerak erakusten dituzte

Biztanle gehien pilatzen duten Ezkerraldeko hiriak aldaketaren zain beste lau urte egon beharko duten bitartean, eta Durangoko ezkerreko gobernuak udalaren agintea galdu eta gero, Bermeo eta Sopela izango dira EHBko Alkateak izango dituen Bizkaiko udalerri handienak, Galdakao eta gero. Uribe Kostatik hasita, Guruzne Carrasson izango da Alkatea Sopelan, Elkarrekin Podemosekin egindako itunari esker. Plentzian ere berreskuratuko du EHBk aginte makila, Aitor Garagarza gaztearen garaipenari esker. Udatiar joera duen herri honen adibidetik abiatuta, Garagarzagaz aztertu genuen kostako joera hori Lanaren Ekonomia irrati saioan, kasuak kasu egoera askotarikoak erakusten dituena, baina borondate irmo baten adierazlea dena.

Aldaketa politikoa gauzatzeko ekonomia iraunkorra, etxebizitza eskubidea eta tokiko merkataritza herritarretzat, eta ez turismoari begira, izateko gogoa gailendu da euskal kostaldean. Plentzian ondoko herrian, adibidez, Gorliz Bizirik plataforma berria izan da lehenengo indarra, eta PNVk makila galdu du, hirugarren postura igarota. Ibarrika herri plataforma izan da erabakigarria Barrikako EHBk Alkatetza ez eskuratzeko, Lemoizen EHB alkatetzara ailegatu da, eta Bakion Amets Jauregizarrek agintea mantentzen du, EHB albo batera egin duen Bakio Bai plataformaren boto gehienak eta bi zinegotziak eskuratzeko gai izan delako.

Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Euskal kostaldearen turistifikazioa aztergai
VV.AA.
Bilbo Hiria irratia, El Salto Radio, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten

Okaren itsasadarrera zabaldu da aldaketarako olatua, herri plataformen ekarpenari esker EHB irabazteko gai izan ez den udalerrietan aldaketa lortuz. Adibide argiena Bermeo izan da, non EHBk eta Guzan plataformak PNVren gehiengo absolutua apurtzea lortu duten, eta, gobernu negoziazio sakon baten ostean, aldaketarako akordioa gauzatzea lortu dute. Asier Larrauri izango da Bermeoko Alkatea, Xabier Ortuzar Alkateorde berriaren herri plataformak izandako boto gorakadari esker, eta programa bateratua eta gobernu osaketa orekatu bat lortzeko borondatearen ondorioz.

Mundakakoa da, ziurrenik, harrigarriena den gobernu aldaketa, EHB eta Mikel Bilbao Alkate ohiaren Herritar Alternatibaren artean gehiengo berria lortu dutelako, PNVren 42 urteetako lidergoa apurtuz. Ondoko herrian, Sukarrieta Kanala Bizirik plataforma gailendu da, eta eskualdeko aldaketa politikoaren norabide joera finkatzeko Gernikako EHBn garaipena da baita ere aipatu beharrekoa, nahiz eta Gorroño Alkatearen plataformarekin ezinbesteko akordioaren beharra izan hurrengo lau urteetan gobernatzeko. Zentzu berean, Ibarrangelun Armendu plataformak berriro irabazi du, eta Elantxobe zein Ean EHBk Alkatetzan segituko du.

Mundakakoa da harrigarriena den gobernu aldaketa, Mikel Bilbao Alkate ohiaren Herritar Alternatiba herri plataformari esker gehiengo berria lortu dutelako

Ondoko eskualdean, Lea Artibain, kostako bi udalerri nagusietan irabazi du EHBk, eta eskualde burua den Markinan ere aginte makila berreskuratzea lortu du. Lekeition Ander Aldabalaren taldeak irabazi berri du, eta Ondarroan Urtza Alkortarekin Alkatetza mantentzen du koalizio abertzaleak. Ekialderantz jarraituz, Deban EHBk alkatetza mantentzeko aukera galdu du, Orain Deba plataformarekin akordioa lortu ezin izanagatik, azken legealdietan erabakigarria izan den Debarren Ahotsa plataforma desagertu eta gero. Zumaian, Getarian eta Orion EHBk agintean jarraituko duen bitartean, Zarautzen PNV Alkatetzari helduko dio, ezkerreko bi indar nagusien emaitza eskasen ondorioz.

Donostian EH Bildu Alkatetza lortzetik urrun geratu da, berriro ere Elkarrekin Podemosekin gehiengoa lortu ezin izanagatik, eta Gipuzkoako Aldundian bezala, emaitza onak eta gobernatzeko ahalmena bereiztearen garrantzia agerian geratu da, koalizio buruen irakurketa triunfalistaren desegokitasunarekin batera. Pasaian EHBk Alkatetza lortu du, berriro ere Elkarrekin Podemosei esker, eta Hondarribian Abotsanitz plataformak irabazi ditu hauteskundeak, etxebizitza eta herrian lan egiteko eskubidean oinarrituta. EHBn bi zinegotziei esker Alkatetza lortuko du plataformako burua den Igor Enparanek.

Azken hamarkadetan PNVk bultzatutako turismoaren monoustiaketatik ihes egiteko beharrak irabazi du kosta osoan

Emaitza guzti horiek ikusita, bada kostako herriak izateaz haratago horien guztien artean dagoen amankomunezko beste joera bat, azken hamarkadetan PNVk bultzatutako turismoaren monoustiaketatik ihes egiteko beharra, agerikoa baita etxebizitza lortzeko ahalmenaren eta lan baldintzen gainbehera. Aginte makila berreskuratuko duten indarren programek erabateko norabide aldaketa finkatu dute, haien herrietan lan eta bizitzeko baldintzak sortzeko politikak eta inbertsio berriak behar direla aldarrikatu baitute.

Horren adibide argiena dugu Bizkaiko kostaldean, non Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako proiektuek haserrea sortu duten, maiatzaren 28ko hauteskundeen emaitzak baldintzatuz. Erretiroa hartu berri duen Unai Rementeria, orain arteko Ahaldun Nagusia, izan da estrategia honen gidari tematia. Tokiko udal erakunde, eragile zein biztanleen aurka aritu da politikari mundakarra, adibidez Bermeoko San Juan Gaztelugatxen turistifikazio basatia edo Gernika eta Muruetan Guggenheim berriaren aldeko apustu ilegala defendatuz. Eider Gotxi SOS Gaztelugatxe eta Guggenheim Urdaibai EZ plataformetako kideak argi du hauteskundeen joera horrek ekarriko dituen onurak, turistifikazio basatiaren aurkako herriaren saretzea eta aurka egiteko gaitasuna indartzen jarraitu behar direla nabarmenduz.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Corrupción La corrupción, algo inseparable del capital y el estado
De todos esos casos que tanto se habló mientras estuvieron en los medios y en los juzgados, la mayoría acabaron sin condena.
Galicia
Galicia Galicia elige el rumbo de la lucha contra Altri en las elecciones a la directiva de la plataforma Ulloa Viva
Vecinos y vecinas de la comarca más afectada presentan dos listas separadas tras no llegar a una propuesta de consenso. Por un lado concurre una candidatura continuista y, por el otro, una alternativa que se acerca más al nacionalismo institucional.
Política
Política Feijóo radicaliza al Partido Popular en medio del terremoto Cerdán con la vista puesta en las elecciones
Miguel Tellado será el nuevo secretario general del partido. Un movimiento con el que Feijóo consigue el control casi absoluto del PP y le come espacio del discurso ultra a Vox, pero que lo aleja de eventuales pactos con PNV y Junts.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.