Feminismos
Ikuspegi kritiko bat zientziaren kritika feministaz

Feminismoaren adar horretan oso ohikoa da teoria zientifikoak orokortzeko eta unibertsalizatzeko asmoaren aurkako kritika sendoa aurkitzea, askotan salaketa izatera ailegatzen dena.
Mujeres científicas FCRI
"Dones ciencia". Fotografía Fundació Catalana per a la Recerca i la Innovació.
feministAldeko partaidea eta filosofia irakaslea
25 nov 2021 07:28

Azkenaldian, zientziari, ezagutzaren teoriari eta feminismoari buruzko artikuluak eta liburuak kontsultatu eta irakurri behar izan ditut. Feminismoaren adar horretan oso ohikoa da teoria zientifikoak orokortzeko eta unibertsalizatzeko asmoaren aurkako kritika sendoa aurkitzea, askotan salaketa izatera ailegatzen dena. Uste dut teoria zientifikoek duten asmo unibertsalizatzailea txarto ulertzen dela zientziaren irakurketa feminista askotan.

Adibide batzuekin azalduko dut zer esan nahi dudan. Imajina ezazue pertsona batek hezur bat hautsi duela eta ebakuntza bat egin behar diotela. Baliteke interbentzioan plaka bat jarri behar izatea, torlojuekin hezurrean finkatuta. Edo imajinatu interbentzio kirurgiko bat giltzurruneko kalkulu bat ateratzeko, min handia eragiten baitute. Ez dut sartu nahi arreta mediko publikoaren ontasunetan ez arazoetan, ez gaixotasunak tratatzeko moduan ez prebentzioaren gaian, ezta hobetu beharko litzatekeen guztian ere. Oraingo honetan medikuntzan bakarrik ipini nahi dut arreta, ezagutza-multzoa den aldetik.

Sanidad
Sanitarias Sanitarias sin cuidados
La sobrecarga de trabajo, las reubicaciones repentinas, la precariedad laboral y la incertidumbre pesan en las mochilas emocionales de las sanitarias.

Egia esan, Mario Bungek azaltzen duen bezala, medikuntza jarduera gisa edo ezagutza-gorputz gisa ikus daiteke. Bi kasuetan, zientzia, teknika edo bien konbinazio bezala har daiteke. Medikuntzak zientziaren hainbat adarretatik (biokimika, biologia, mekanika, fisiologia) datozen jakintzak konbinatzen ditu. Punta-puntako teknologia erabiltzen du eta interes batez ere praktikoa du, ez teorikoa (nahiz eta oinarri-oinarrian ikerkuntza teorikoa duen). Helburua da eskumutur hautsia berregitea, hezurraren zatiak batzea lortuz. Edo gernua ureterrean zehar giltzurrunetik maskuriraino igarotzea oztopatzen duten kare-formazioak kentzea. Espezialisten artean eztabaida egon daiteke ebakuntza egitea komeni den ala ez erabakitzeko orduan, kontuan hartuta organismo jakin horren osasunean izango dituen kostuak eta onurak, baita historia medikoa, adina, pazientearen baldintza fisikoak eta abar ere. Eskumuturra zergatik eta nola hautsi den edo kaltzio oxalatoaren kalkulua nola eratu den azaltzeko, medikuntzak (kasu bakoitzean dagokion jakintza-mota erabiliz; adibidez, biomekanika edo biokimika) etorkizuneko lesioak prebenitzeko moduak zehaztuko ditu. Ziur aski ados egongo gara esatean gure osasun-sistema publikokoaren prebentzio-alderdia ez dela bere alderik garatuena, baina horrek beste eztabaida batera eramango gintuzke.

Kontua honako hau da: medikuntzak eskumuturrei buruz dakiena (eskumuturrak zeharkatzen dituzten nerbio eta odol-hodiei buruz, hezur-artikulazioei buruz, muskuluen txertaketei buruz, hezur hautsien josteko gaitasunari buruz, etab.) giza eskumuturrei buruz daki orokorki (izan daiteke ere baldintza hauek edo horiek betetzen dituzten emakume postmenopausikoen eskumuturrei buruz, adibidez). Gero, behar den zuhurtziaz, jakintza orokor hori kasu partikularrari aplikatzen dio, interbentzioaren beraren eraginez organismoan sor daitezkeen ondorioak edota anestesiak eta analgesikoek alda ditzaketen orekak behatzeari utzi gabe (oreka fisiologikoak, biokimikoak, mekanikoak).

Aristotelesek zioenez (arrazoi osoz hemen, nahiz eta beste kasu batzuetan, beharbada, ez zuen arrazoirik izango), ez dago partikularraren zientziarik. Zientziak ez du baieztapenik egiten behi zehatz bati buruz, baizik eta behiei buruz, oro har (ugaztunak, belarjaleak eta abar diren aldetik). Baina posible izan behar da zientziak behiei buruz oro har dioena behi konkretu horri ere aplikatzea. Teoria bat ezin bazaio errealitateari aplikatu, txarto dago, teoria txarra da; moldatu beharko litzateke, doikuntzak sartuz, behi zehatzen kasuan ere baliagarria izateko. Edo bestela, teoria hori baztertu eta beste batekin ordezkatu behar ltizateke. Behiei buruzko teoria orokor bat ez da behiei buruzko teoria zientifikoa izango baldin eta bazkatzen ari diren eta trenei soraio begiratzen dieten behi konkretu horientzat ere baliagarria ez bada.

Teoria bat ezin bazaio errealitateari aplikatu, txarto dago, teoria txarra da

Bere aldetik, medikuntza, jarduera praktikoa den heinean, jakintza zientifiko unibertsal eta orokor batez baliatzen da. Nola sendatuko zuen, bestela, eskumutur zehatz bat ospitale bateko traumatologia-taldeak, eskumutur partikular horri buruz ezer ez dakienak eta inoiz ikusi ez duenak? Ezingo luke, besterik gabe. Eta, egin ahal badu, zientzia jakintza orokor eta unibertsala delako da.

Esango didate (badakit): “Ez, ez da hori esan nahi duguna zientziaren unibertsalizazioa eta orokortzeko bere grina kritikatzen dugunean”. Eta zer da, orduan, zehazki, unibertsaltasunaren eta zientziaren orokortzearen auzia salatzea edo kritikatzea? Zientziak baieztapen orokorrak egiten ditu, bai, eta, egiazkoak edo zehatzak ez direla ohartzen denean, zuzendu edo aldatu egiten ditu. Lehenago edo geroago, baina zuzendu egiten ditu. (Ebidentzia ororen aurka dogmei eusten dietenak erlijioak izaten dira, zeinak oso gutxi kritikatzen baitituzte, gainera, zientziarekiko hiperkritikoak diren feminista batzuek).

Feminismoak ikerketa zientifikoaren joera androzentrikoak seinalatu eta salatzen dituenean (ikerketa farmakologikoan, adibidez), komunitate zientifikoari esaten ari zaio bere lana ez dela ondo egiten ari. Gizonekin bakarrik probatutako sendagaien emaitzak, agian, ezin direla emakumeetara estrapolatu, sapiens arren eta sapiens emeen organismoek antzekotasun asko badituzte ere desberdintasun garrantzitsuak ere badituztelako (odoleko hormona batzuen mailetan, esate baterako). Egokitzapenak egin behar dituela benetan existitzen diren behiak azaldu ahal izateko, denak ez baitira berdinak eta mota askotarikoak baitaude, eta aniztasun horren berri eman behar duela bere teoria orokorrean.

Feminismoak ikerketa zientifikoaren joera androzentrikoak seinalatu eta salatzen dituenean, komunitate zientifikoari esaten ari zaio bere lana ez dela ondo egiten ari

Erromantizismoak (Ilustrazioaren aurkako lehenengo kritika) konkretuaren eta partikularraren aldarrikapena jarri zuen abian. Feminista askok (eta beste batzuek) ikuspegi erromantikoa partekatzen dute gaur egun. Aurrerapenaren gorespen ilustratuaren handitasunaren aurrean zehatzari, partikularrari eta txikiari balioa emateak zentzua izan dezake zenbait testuingurutan eta ñabardura batzuekin. Baina konkretuaren eta partikularraren defentsa sistematiko eta akritikoak zentzugabekerietara ere eraman dezake. Hori gertatzen da, nire ustez, zientziaren aurkako kritika feminista batzuekin.

Badakit hau guztia asko ñabartu daitekeela eta zehaztu behar dela. Zientzia, oro har, medikuntzarekin batera, oso harroa izan da. Hizkera formalizatuetan kodetu gabeko eta zientifiko gisa legitimatu gabeko beste jakintza batzuekiko distantziak markatu ditu, haiek begirunerik gabe gutxietsiz. Eta eremu mespretxatu horietako aurkikuntza batzuk aprobetxa zitzakeen. Esate batera, sendabelarrei buruzko jakintzan eta energien zaletasunean den-dena ez da esoterismo merkea. Baina hori onartzetik medikuntzaren unibertsaltasunaren asmoa eta zientziaren ezaugarri den orokortzea zalantzan jartzera tarte bat dago, oso handia, gainera.

Zergatik korronte feminista batzuek ez dute erabiltzen lan zientifikoaren zilegitasuna zalantzan jartzeko inbertitzen duten ahalegina dogma erlijiosoak desmuntatzeko? Hor bai topatuko zutela orokortzeko eta unibertsaltasunerako joera ikaragarria!

Aurreko guztia azaldu nahi izatearen arrazoia zera da: nire ustez, egungo feminismoan ideia asko azkarregi hasten dira beren kasa errodatzen, eta gero ez dago nork geldiaraziko dituenik. Korronte feminista batzuek zientziaren unibertsaltasun-asmoaren kontra egiten duten kritika fenomeno horren lagin bat baino ez da.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Memoria histórica
Memoria histórica Buenos y sabios: el paso por Extremadura de Odón y Sadí de Buen
Memoria de Odón de Buen —científico, librepensador y republicano— y de su hijo Sadí —asesinado por el fascismo— y de su lucha para la erradicación del paludismo.
Ecofeminismo
Cuando la ciencia y el feminismo se encuentran en la naturaleza. Carson y Margulis sembraron ecofeminismo.
Rachel Carson y Lynn Margulis desafiaron el pensamiento dominante y patriarcal.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.