Coronavirus
Erremedio autoritarioa gaitza baino okerragoa da

Abenduaren 30ean, 19etan Iruñeko Sarasate Pasealekutik, “Neurri autoritarioak gelditu!” manifestazioa abiatuko da, askatasun zibil zein politikoak urratzen dituzten neurrien aurka.
Control COVID en Puente Vallecas - 2
"Covid ziurtagiria bazterkeria soziala, kriminalizazioa eta aterabide poliziala sustatzen duen neurria da” Álvaro Minguito
Iruñerriko Kontseilu Sozialista
29 dic 2021 06:43

“Zer erremedio!”, pentsatuko dute askok agintariek birusaren hedapenari aurre egiteko neurri-sorta berriak ezartzen dituzten bakoitzean. Izan ere, ukaezina da egoeraren larritasuna eta zaila da aterabide errealak imajinatzea. Hortaz, zentzu komunak onarpenerako deia luzatzen digu: adituek eta politikariek neurri hauek hartzea gomendatzen badute, men egitea beste erremediorik ez dugu; azken finean, osasun-irizpideetan oinarrituz diseinatzen dituzte neurriok, eta lehentasuna denon ongizatea da.

Arrazoiketa hau, ordea, tentuz hartu behar dugu. Estatuaren aginteari obeditzea betebehar moral bilakatu dela dirudi, eta horrek eztabaida publikoaren fokua aurretiaz finkatzen du: egoera tamalgarri honen ardura denona omen da; hortaz, portaera indibidualetan datza irtenbidearen gakoa. Bi aukera ditugu, ala arduratsuak izan kolektiboaren mesedetan eta neurriak bete, ala berekoi hutsak izan, beren nahi indibidualen mesedetan neurriak betetzen ez dituzten eta ongizate kolektiboa arriskuan jartzen duten izaki indibidualista eta arduragabeak. Bitartean, pandemiaren kudeaketa eredua itzalean gelditzen da, eztabaida publikotik kanpo.

“Zergatik salatzen dugu pandemiaren kudeaketa eredua? Zertaz ari gara zehazki eskubideen ezabapena eta kontrol soziala seinalatzen ditugunean?”

Pandemiaren kudeaketaren inguruko eztabaidak luze jo dezake eta alde askotatik hel dakioke gaiari, baina artikulu honetan batez ere honako hau argudiatzen ahaleginduko naiz: ezartzen ari diren neurrietako asko kontrol sozialerako bitarteko paregabeak dira, eta gizarte kapitalistaren krisi testuinguruan betetzen duten funtzioa ulertu behar dugu. Eta iritzi hau posizio komunista batetik defendatuko dut. Euren burua “ezkertiar” edo “aurrerakoi” gisa definitzen duten sektoreengan ohikoa da ezartzen ari diren neurri murriztaileen aurkako kritika ororen atzean “negazionistak” eta “ultraeskuindarrak” soilik ikustea. Neurrietako askok suposatzen duten eskubideen ezabapena eta kontrol sozialaren areagotzea salatzen direnean, aipatutako sektoreen partetik sarritan entzuten dira urratutako eskubide gehienak “indibidualak” direla eta ez “kolektiboak”, osasun-larrialdi egoerak zenbait askatasun eta eskubideren murrizketa justifikatzen duela, kontrol soziala seinalatzeak zentzurik ez duela dagoeneko nahikoa kontrolatuak gaudelako, eta antzeko argudioak.

Kasu askotan, argudio hauek asmo onak eta lehen aipatutako zentzu komunak gidatuak dira, eta are beldurrak ere, zeina ulergarria izan daitekeen COVID-19 gaixotasunak eragin duen hildako kopuruari erreparatuta. Hain zuzen ere, zentzu komun honi aurre egin nahi nioke nik. Osasunaren aitzakipean eskubideen ezabapena justifikatuta ikusten duten horiek nire iritziaren eta antzekoen aurrean izan ditzaketen zenbait galdera argitzeko asmoa dut. Horretarako, ahalik eta era ulergarrienean azaltzen ahaleginduko naiz, zenbait postura pertsona askoren intuizioaren aurkakoak izan daitezkelako: zergatik salatzen dugu pandemiaren kudeaketa eredua? Zertaz ari gara zehazki eskubideen ezabapena eta kontrol soziala seinalatzen ditugunean?

Coronavirus
Pandemia Covidaren erantzuleak eta ondorioak

Azken astean gobernuburuek aplikatutako neurriek ez dute inor epel utzi, eta klase ikuspegi batetik badugu zer esan gertatzen ari den desitxuraketa eta manipulazio argiaren inguruan

Lehenik, pandemia honen hasieratik oso presente egon den ideia batean sakondu nahiko nuke: “osasunaren izenean bada, zilegi da askatasun eta eskubideak murriztea”. Iruditzen zait arrazoitzeko modu honek osasun testuinguru orokorra ahazten duela. Oso ahantzia izan ohi da oinarrizko neurri prebentiboak hankamotz geratzen diren bitartean biztanleriari ardura eta sakrifizioa eskatzea hipokrisia-ariketa hutsa dela, nolabait definitzearren. Maskaren erabilera hainbeste testuingurutan derrigorrezkoa izanik, nola da posible oraindik doan eta erraztasun osoz eskuratzeko aukerarik ez egotea? Kontaktuen miaketa zerbitzuak eta lehen arretako zerbitzuak gainezka egonda pandemia egoera bati aurre egin ahal zaio? Badirudi ahaztu zaigula, baita ere, neurri prebentiboen artean funtsezkoa den informazio gardena eta kalitatezkoa ere ukatua izan zaigula, informazioa hasieratik opakua eta kontraesankorra izan baita, neurriak ezartzeko erabili diren irizpide ustez sanitarioekin gertatu antzera.

“Osasun-egoerari orokortasunetik erreparatu beharko genioke, eta arreta osasun-baliabideen indartzean eta unibertsalizazioan jarri, osasuna interes ekonomiko orotatik askatuz”

Ikuspegi sanitariotik nola sostengatzen da gaueko etxeratze-agindu bat egunean zehar lan-zentroak, garraio publikoak eta beste hainbat leku itxi jendez lepo dauden bitartean? Herrialde aberatsetan hirugarren eta laugarren dosietaz ari direla herrialde txiroenetan txertoak eskuratzeko sekulako oztopoak egonik, nola ekidingo da aldaera berrien agertzea? Inor ez zaie pandemiaren hasieran maskarak ez zuela ezertarako balio eta gero aire zabalean barne derrigorrezko egin zutenei kontu eske joango? Epe laburreko memoria gailendu dela dirudi, ohiko bihurtu baita agintariek egun batean A eta hurrengoan B esan eta inork kargurik ez hartzea. Ongi etorri erantzukizun politikorik gabeko iritzien etengabeko ekoizpen irrazionalaren garaira.

Ohikoa bilakatu den beste gauza bat zenbait oinarrizko askatasun fribolizatzea izan da, mugikortasuna kasu. Neurri gehienek “aisialdian” (kontzeptuaren zentzu zabalean) jarri dute fokua, eta zenbaiten iritziak entzunda irudi lezake hor sar daitekeen guztia “kapritxozko” kontuak direla. Ahaztu al dugu mugikortasun askeak ongizate fisiko zein emozionalerako izan dezakeen garrantzia? Eta zein funtsezkoa den alderdi politiko profesionaletatik haratagoko antolakuntza politiko independenterako? Badirudi hauxe dela osasun-larrialdi egoeretan (honetan zein letozkenetan) egokitzen zaiguna: ikasi, lan egin eta harreman sozialak ahalik eta gehien gutxitzean oinarritutako bizi-eredu pobrea. Lehenago aipatu dudan ideia berriz hartuz, osasun-egoerari orokortasunetik erreparatu beharko genioke, eta arreta osasun-baliabideen indartzean eta unibertsalizazioan jarri, osasuna interes ekonomiko orotatik askatuz. Hau kontuan izan gabe arreta portaera indibidualetan jartzea akats larria iruditzen zait.

“Konfinamendua, konfinamendu perimetralak, etxeratze aginduak… Neurri hauek guztiek aurrekari arriskutsuak finkatu dituzte, Estatuaren forma autoritarioagoetarako joera bati jarraiki”

Bigarrenik, argudiatuko dut zergatik ari garen neurri autoritarioez, zeinek eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren areagotzea suposatzen duten. Azken urte eta erdian eskubide zibil eta politiko ezberdinen ezabapena ekarri duten neurrien zerrenda luzea da: konfinamendua, konfinamendu perimetralak, etxeratze aginduak… Neurri hauek guztiek aurrekari arriskutsuak finkatu dituzte, Estatuaren forma autoritarioagoetarako joera bati jarraiki. Autoritarismorako joera horren adibide da gobernuek euren lege propioak sistematikoki urratu eta horren apologia egitea, “bizitzak salbatzeko” balio izan omen duelako (baieztapen guztiz zalantzagarria). Badirudi botereen arteko banaketa ez dela horren garrantzitsua demokrata modernoentzat.

Berriki, gainera, Covid ziurtagiria ezarri dute Estatuko hainbat Autonomia Erkidegotan, Nafarroa baita. Osasun perspektiba batetik neurri honen eraginkortasuna zalantzagarria izatetik haratago (Nafarroan txertaketa-tasa %90etik gorakoa da; infekzioa pairatzeko arriskua eta COVID-19aren forma larriak gutxitzeko txertaketa nabarmen eraginkorra izan da, baina ez birusaren transmisioa eteteko...), haren izaeran jarriko dut arreta. Batetik, langile klasearen gaineko kontrol sozialean sakontzen du neurri honek, datu pertsonalen babesaren ezabapenean pauso bat gehiago emanez eta langileon bizitza nola izan behar den ezartzen duten are eta irizpide gehiago inposatuz. Azken ideia honekin lotuta, argitu nahiko nuke, nahiz eta hemen oraingoz ziurtagiriaren eztabaida tabernara joan/ez joan dikotomian zentratu den, Europako testuinguruari erreparatuta ikus dezakegula ziurtagiriak de facto txertaketa derrigortzea dakarrela.

Frantziako Estatuaren kasua honen erakusgarri da, publikoarekin lan egiten duten langileak ziurtagiri hau izatera derrigortuta baitaude. Gurean ere bolo-bolo dabiltza ziurtagiriaren beharrezkotasuna geroz eta esparru gehiagotara zabaltzeko asmoekin. Hortaz, zenbateraino da aukerakoa txertaketa? Nabarmentzekoa, baita ere, ziurtagiria eskuratzeko baldintza aldakorrek betetzen duten diziplinamendu funtzioa. Horren adibide da duela gutxi Europako Batzordeak publiko egindako erabakia: Covid ziurtagiriek bederatzi hilabeteko iraungipen-epea izango dute, eta hortik aurrera baliozkoak izan daitezen txerto-dosi gehigarriak hartu beharko dira. Mezua argia da: obeditu itzazue agintariek era aldakor eta opakuan ezartzen dituzten neurriak, horien atzean egon litezkeen interesak zalantzan jarri gabe. Beste behin ere, ez omen dugu beste erremediorik.

Bestetik, azpimarragarria iruditzen zait Covid ziurtagiriak eta bestelako neurriek ahalbidetzen duten testuinguru errepresiboa. Testuinguru errepresiboa diot, neurriok betetzen ez dituztenenganako errepresioa eta bazterketa sustatzen dutelako, pandemiaren aitzakipean segurtasun-indarren eskumenak eta pisua areagotuz. Hots, pandemiaren aterabide polizialean sakontzen dute, eta horren erakusgarri dira leku guztietan ikaragarri igo den isunen, identifikazioen eta atxiloketen kopurua, sarri irizpide guztiz arbitrarioetan oinarrituta. Horretarako funtsezkoa izan da komunikabideek eta alderdi politikoen diskurtso ofizialak hauspotu duten kriminalizazioa, garaian garai eta tokian toki sektore ezberdinak jopuntuan izan dituena. Duela zenbait hilabete gazteak eta gaueko aisialdia baziren pandemiaren erantzule nagusiak, gaur egun diskurtso ofizial horren arabera txertatu gabeko pertsonak dira arrisku sozialik beldurgarriena. Errealitatea bestelakoa da ordea, eta gaur egungo egoera ulertzeko, sektore hauen balizko “jokabideak” baino askoz ere esanguratsuagoak dira osasun baliabideen irismen-faltaren eta kalitate eskasiaren ondorioak, ahaztu gabe goraka doan pobrezia eta honek bestelako osasun arazoetan duen eragina.

“Covid ziurtagiria bazterkeria soziala, kriminalizazioa eta aterabide poliziala sustatzen duen neurria da”

Puntu honetara iritsita, argitu behar dut ez nagoela txertaketaren aurka, are, funtsezko urratsa iruditzen zait pandemia egoera gainditzeko. Eraginkortasuna zientifikoki frogatuta duen neurri oro lagungarria izan daiteke osasun egoera hobetzera bidean. Hori bai, neurriak ezin ditugu orokortasunetik kanpo ulertu, eta gauden testuinguruan arrazoizkoa iruditzen zait txertaketa-eredu honen inguruan zalantzak izatea, berau inguratzen duen informazio aldakor eta nahasia eta erraz antzeman daitezkeen enpresa handien interes ekonomikoak kontuan izanda. Inolaz ere babestuko ez ditudanak bazterkeria soziala, kriminalizazioa eta aterabide poliziala sustatzen duten neurriak dira, Covid ziurtagiria kasu. Eta guztiz salagarria iruditzen zait ezkerreko alderdiek eta zenbait antolakundek testuinguru errepresibo hau etengabe ahalbidetu eta txalotzea.

Coronavirus
Pandemia Salbuespen egoera politikoa

Gazte Koordinadora Sozialistak Espainiako Estatu Burgesak Errege-Dekretuaren bidez indarrean jarri zuen alarma-egoeraren aurkako salaketa-kanpaina politikoa abiarazi du. Sozializatu beharreko iniziatiba urgentea da.

Gauzak honela, hainbeste jende nazkatzen hasia izatea ez da harritzekoa. Biztanleria umetzat hartzen jarraitzen duten bitartean, orotariko neurri autoritarioei eta informazio kontraesankorrari men egitea aukera posible bakar bezala aurkeztuz, ondoez sozialak ez luke inor ustekabean harrapatu beharko. Ezin dugu albo batera utzi krisi testuinguru latzean murgilduta gaudela, horrek dakarren pobretzearen gorakadarekin, eta testuinguru honetan egon litezkeen erantzun sozialak neutralizatzeko oso lagungarria dela ezartzen ari den “giro” autoritario eta errepresiboa. Zentzu horretan, akats nabarmena da neurrien kritika oro “negazionistatzat” etiketatzea. Are gehiago, jarrera arriskutsua da hori, ondoez sozialaren kapitalizaziorako bidea irekita uzten baitie diskurtso erreakzionarioei. Neurri hauen aurka soilik sektore “negazionistek” altxatu al dute ahotsa ala? Bada, erantzuna ezezko borobila da. Pandemia hasi zenetik, Mugimendu Sozialistak burgesiaren kudeaketa eredua salatu du, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Euskal Herriko hainbat eskualdetako Kontseilu Sozialistek hauspotutako askotariko ekimen eta mobilizazioak horren adibide. Hemen bota ditudanak ez baitira iritzi pertsonal soilak, egoerari kezkaz erreparatzen diogun geroz eta pertsona gehiagok honen gainean egiten dugun irakurketaren zertzeladak baizik.

“Ez diezaiegun utzi gaitzaren aitzakipean klase menperatzailearen onurarako edozein erremedio autoritarioa hartzen, eta kontrajar diezaiogun osasun sistema unibertsal eta kalitatezkoaren aldarria”

Azaldutakoaren harira, datorren abenduaren 30ean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñean: Iruñerriko Kontseilu Sozialistak deituta, 19:00etan manifestazioa abiatuko da Sarasate Pasealekutik, “Neurri autoritarioak gelditu!” lemapean. Mobilizazioaren aldarrien artean daude irregularki prozesaturiko zigor ekonomiko oro itzultzea, erantzukizunen eta gehiegikerien ondoriozko neurriak argitzea eta askatasun zibil zein politikoak urratzen dituzten neurrien indargabetzea. Amaitzeko, erremedioa gaitza baino okerragoa izan daitekeela dioen esamoldeari tiraka, izenburuan planteatzen den galderari (“Zer erremedio?”) erantzuna eman nahiko nioke: ez diezaiegun utzi gaitzaren aitzakipean klase menperatzailearen onurarako edozein erremedio hartzen, eta haien erremedio autoritarioei kontrajar diezaiogun osasun sistema unibertsal eta kalitatezkoaren aldarria.

Neurri autoritarioak gelditu! Bihar, Abenduaren 30ean ikusiko dugu elkar.

Capitalismo
Urkullu, deja alguna discoteca
El pasaporte covid no servirá para luchar contra la pandemia, sino para aumentar la represión y la vigilancia a la que nos aboca el modelo capitalista vasco que defiende el PNV.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Crímenes del franquismo
Isabel Alonso Dávila “El franquismo fue una máquina de fabricar miedo y dolor hasta el final”
Detenida en Granada en 1974 y 1975 por su vinculación con el movimiento estudiantil antifascista de la época ha presentado la primera querella en Andalucía por Crímenes contra la Humanidad en la dictadura franquista
Granada
Represión La Policía vulneró los derechos durante el intento de desalojo ilegal en Granada por parte de AMA Desokupa
La Red de Observación de Granada denuncia decenas de graves vulneraciones de derechos contra los manifestantes por parte de los agentes de la ley durante el intento de desalojo coordinado entre agentes de la Policía y la empresa AMA Desokupa.

Últimas

València
València CGT interpone una demanda por la muerte de un trabajador que limpiaba un garaje inundado por la dana
El 18 de enero, A. J. Torres Paredes, de 45 años y empleado por Becsa, murió a causa de un accidente laboral mientras limpiaba un garaje en Benetússer.
Más noticias
Estados Unidos
Estados Unidos Trump compromete 60 años de ‘paz americana’ con el cierre de la USAID y la ayuda al exterior
El Gobierno de EE UU congela toda la ayuda humanitaria e interviene la USAID, la mayor agencia global de cooperación internacional, a la que acusa de ser un refugio de “lunáticos radicales”.
Cine
Cristalino “El acento de Andalucía Oriental sigue escondido en el cine y es importante que se nos escuche”
Acaba de ganar el Premio Carmen a la Mejor Interpretación Masculina Revelación y este sábado se juega la misma nominación en los Goya por su interpretación de Florent en ‘Segundo Premio’.
Minería
Minería 33 millones de euros para la mina de litio en Cañaveral, cuya titularidad sigue en disputa legal
33 millones de euros para el proyecto extractivista de Cañaveral, procedentes de dos convocatorias del PERTE VEC, mientras permanece en disputa judicial la titularidad de explotación de la mina.
Ayuntamiento de Madrid
Ayuntamiento de Madrid Almeida condena a la extrema precariedad a los recursos de alojamiento para personas vulnerables
Desde el pasado 28 de enero, las familias con menores en tratamiento médico solo podrán residir en los albergues públicos durante un máximo de tres días, tal y como ha denunciado este lunes la portavoz de Más Madrid, Rita Maestre.

Recomendadas

Laboral
Laboral Investigada unha rede empresarial que explotaba a 82 migrantes nunha granxa de Lugo
Polo de agora, tres persoas responsables da granxa de Begonte centran as investigacións da Garda Civil. As 82 persoas explotadas vivían nun hotel de Ordes (A Coruña) que non tiña sequera licencia de hostalaría.
Trabajo sexual
Anneke Necro “Es imposible hablar de porno sin analizar cómo hemos llegado hasta aquí en materia de placer”
Hablar de cómo se ha construido el deseo en nuestra cultura occidental es una de las motivaciones que Anneke Necro persigue en su primer texto, ‘Deseo disidente: las políticas del placer’.
Colombia
Colombia Guerra a muerte en el Catatumbo entre el ELN y las disidencias de las FARC
Los enfrentamientos entre las guerrillas en el estado de Catatumbo, fronterizo con Venezuela, ha provocado el desplazamiento de 50.000 campesinos y la declaración del Estado de Conmoción Interno por parte del presidente Gustavo Petro.